Ibarra galaz jantziko da euskal futsaleko etorkizun oparoenak ikusteko / Ibarra se viste de gala para ver las mejores promesas del futsal vasco

Larunbatean, egun guztian zehar, Belabieta eta Usabalgo kiroldegietan, Euskadiko selekzioen txapelketa jokatuko da honako kategoria hauetan: emakumezkoen Sub-21, Jubenilak eta Kadeteak. Hiru lurraldeak, hiru kategorietan selekzioa aurkeztuko duten lehendabiziko aldia izango da. Txapelketa urtero ospatzen da, txandaka. Aurten gipuzkoar batzordeari egokitzen zitzaion eta Lauburuk, bere 25. urteurrena izanik, ekitaldia antolatzea eskatu zuen. Usabalen, Laskorain K.E. taldearen laguntzarekin, emakumezkoen Sub-21eko partidak jokatuko dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako selekzioen artean; Belabietan berriz, [...]

2016-05-26T07:11:05+02:0026/05/2016|

Kadeteek amesten jarraitu nahi dute / El cadete no quiere despertar de su gran sueño

Lauburu K.E. Ibarra, Kadeteen maila, Areto Futbolean beren lehendabiziko urtea izanik, Euskadiko txapelduna bilakatu zen Muskizen jokatu zen finalean, honela, espainiar txapelketan sartuz. Euskal Kopako finalean eta Zierbena bezalako aurkari baten aurrean, ibartar kadeteek jokatutako partida izugarria izan zen. Ibartarrak, kokildu ordez, konpromezuak eskatzen zuen kontzentrazio eta intentsitate mailarekin ekin zioten neurketa zailari. Bietako inork ez zuen finala galduz hasi nahi eta lehendabiziko zatia, bi taldeek defentsan egindako lan bikainaren [...]

2016-05-24T19:03:59+02:0024/05/2016|

Mikel Diestrok Lauburu K.E. Ibarrarekin berritu du / Mikel Diestro renueva con Lauburu K.E. Ibarra

Mikel Diestro eta Lauburu, datorren denboraldirako berritze-akordio batera iritsi dira, beste denboraldi baterako aukerarekin. Barakaldoko misterrak egindako lanaren asebetetze maila handia denez, klubari lotuta jarraituko du. Negoziazioen ostean bizkaitarrak galdera hauek erantzun zituen: -Lehendabiziko urtea Lauburu K.E. Ibarrako tekniko gisa, zer daukazu esateko klubari buruz? Klubak nire aurreikuspen guztiak bete ditu, zuzendaritza batzordearen lana azpimarratuko nuke, klubaren indarra bertan egoteaz gain, oinarrian zein lehendabiziko taldean azpiegitura handia osatzen ari baita. [...]

2016-05-22T23:57:47+02:0022/05/2016|

Lauburuko kadeteek Euskadiko txapelketako finala jokatuko dute / El cadete del Lauburu juega la final del Campeonato de Euskadi

Kadeteen Euskadiko tituluaren garaile izateko final handiaren data eta ordua baditugu jada, Muskiz-en izango da maiatzak 21, larunbata, arratsaldeko 17:30etan. Gure heroi txikiek bizkaitar txapeldunaren aurka jokatu beharko dute, ZIERBENA F.S. izan da azkenean; Castro, Gora eta Ikasbide-ren arteko liga amaiera lehiakor batean. Kantabria ekialdeko harrobia oso landua dago eta gipuzkoakoa baina liga lehiakorragoa izatearen abantaila du, gainera, kasu zehatz honetan, eskola ezberdinetan ibilbide zabala duten jokalarien taldea, Castreña eta [...]

2016-05-20T16:50:11+02:0020/05/2016|

Kadeteek Aretxabaletako final handia irabazi dute / El cadete vence en la gran final de Aretxabaleta

Lauburu K.E. Ibarrako kadeteen taldea Gipuzkoako ligaren irabazlea bilakatu da, Aretxabaletan jokatutako final handian Anoeta Herri Ikastolari 0-2 irabazi ondoren. Garaipen bikaina ibartar kadeteentzat. Liga arruntean menderatuz ibili den eta bi alditan bakarrik galdu duen aurkari zaila izan dute aurrean. Partida piparreroentzat ezin hobeto hasi zen, iritsi eta Asierrek gola sartu baitzuen. Lehendabiziko zatia intentsitate handikoa izan zen, bi aldeek gol-aukerak sortuz eta atezainen esku-hartze handiekin. Partida aurrera joan ahala, [...]

2016-05-17T10:26:52+02:0017/05/2016|

Lauburuk garaipenarekin itxi du denboraldia / Lauburu cierra la temporada con victoria

Lauburu K.E. Ibarrak Aurrera de Vitoria taldearen aurrean 4-2 irabazi ondoren 3 puntuak eskuratu eta denboraldia zazpigarren postuan amaitu du. Ikusleek futbol onarekin eta azken segundora arteko emozioarekin gozatzeko aukera izan zuten. Partida hasi aurretik, goizean bertan, Gipuzkoako txapelduna bilakatu den kadeteen taldea omendu zuten. Azken derbiari aurre egiteko Mikel Diestrok, emakumezkoen selekzioarekin Errusian ibili ondoren, berriro bere taldeko agintea hartu eta aurreko asteko neurketa jokatu ezin izan zuten Cristian [...]

2016-05-16T07:41:59+02:0016/05/2016|

Lauburuk denboraldia Belabietan itxiko du / Lauburu K.E. Ibarra cierra la temporada en Belabieta

Larunbat honetan, hilak 14, ibartarrak denboraldiko azken jardunaldiari ekingo diote, Belabieta kiroldegian Gasteizko Aurrera taldearen aurka jokatuko duten partidan. 20:00etan izango da. Bi taldeak, ligako azken jardunaldira etxeko lanak eginda iristeak ematen duen lasaitasunarekin neurtuko dira euskal derbian. Piparreroak, 40 punturekin, zazpigarren postuan daude, zortzigarren sailkatua den Sala Quinto taldearekin berdinduta daudelarik. Aurrera taldea bederatzigarren postuan dago, 38 punturekin, beraz, etxekoen garaipenak, denboraldia zazpigarren postuan amaitzea ziurtatuko luke; urte zaila [...]

2016-05-12T20:47:34+02:0012/05/2016|

Lauburuko kadeteek final handia jokatuko dute / El equipo cadete de Lauburu K.E. Ibarra accede a la gran final

Pasa den larunbatean, Lauburuko kadeteak, titulua lortzeko final handirako pasea ziurtatu zuten, Inter Fachadas Gipuzkoa taldeari 5-2 irabazi ostean. Partida oso ongi hasi zen ibartar gazteentzat, intentsitate handiarekin jokatzen ari ziren eta aukera ugari sortzen. Hala ere, markagailua estreinatzerako 10 minutu pasa ziren eta Liher izan zen 1-0ekoaren egilea. Hamaseigarren minutuan Julenek, beste golarekin, bi taldeen arteko aldea handitu zuen, eta honek, taldearen jokoa lasaitu zuen. Atsedenaldira 2-0eko emaitzarekin iritsi [...]

2016-05-10T11:46:56+02:0010/05/2016|

Laubururen berdinketa denboraldiko azken irteeran / Empate de Lauburu K.E. Ibarra en la última salida de la temporada

Piparreroen azken irteera berdinketarekin amaitu da, Zaragozan. Orain, Ibarrak bere kabuz lortu beharko du zazpigarren postuan mantentzea. Ohikoa den bezala, ibartarrak lantaldean baja ugarirekin egin behar izan die aurre partidari, aulkitik hasita, izan ere, Juanan Rodriguezek Mikel Diestro ordezkatu baitu, azken hau, emakumezkoen selekzioa zuzentzeko deitua izan delako. Juananen mutilak, ordea, ez ziren denbora pasatzera joan eta irabazteko gogoa erakutsi zuten. Menderatzeari dagokionez, bi taldeak berdintsu hasi ziren, laster izan [...]

2016-05-09T07:48:56+02:0009/05/2016|

Lauburuko beste kategoriak txapelketaren azken fasera iritsi dira /Las categorías inferiores de Lauburu K.E. Ibarra afrontan la fase final del Campeonato de Gipuzkoa

Lauburu K.E. Ibarrak ligako titulurako Play-Offerako finalaurrekoetan kategoria territorialeko bere 3 taldeak kokatu ditu, datorren maiatzaren 14an Aretxabaletan jokatuko den finalean leku bat bilatuz. Senior filialak, neskak eta kadeteek denboraldiko helburuak soberan bete dituzte eta azken finalaurreko hau aukera moduan eta urte guztian zehar egindako lanaren sari gisa hartzen dute. Asteburu honetan talde filialak, kadeteak eta nesken taldeak ligako tituluaren play off-eko finalaurrekoak jokatuko dituzte. Lehenengo Probintzialak, lehenengo sailkatua den [...]

2016-05-06T18:15:07+02:0006/05/2016|

Title

Go to Top