11 2017.02.11

Lauburu K.E. Ibarra Mahala kanpoan jokatuko du berriro / Lauburu K.E. Mahala vuelve a viajar

2017-02-11T10:14:29+01:0011/02/2017|

Oraingoan LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA Kantabriara joango da Marrock C.D. taldearen aurka neurtzera, sailkapeneko laugarrena, hain zuzen. Partida gaur, larunbatean jokatuko da, 16:30ean Torrelavegan. Ordutegi hau dela eta, taldeak goizean abiatu beharko du Torrelavega inguruan bazkaldu eta neurketara ahalik eta baldintza onenen iristeko. Beraz, autobusa goizeko 10:30ean aterako da Belabieta kiroldegitik. Taldeak garaipen boladarekin jarraitzen du, baina seriotasun handiarekin jokatu beharko du oso erraz jarriko ez dion aurkari gogor honen aurka jokatzerakoan. Lehenbiziko itzulian, jada, ibartarrak Kantabriako kantxan utzi behar izan zituzten hiru puntuak eta itzulerako partidan berriz, lan asko egin ondoren geratu zien puntuak Belabietan. Lehenengo taldearen egoerak ere, [...]

10 2017.02.10

Lauburu K.E. Ibarra Segorbera doa (Castello) Viveros Mas de Valero taldearekin neurtzera / El Lauburu K.E. Ibarra viaja a Segorbe (Castellón) para enfrentarse al Viveros Mas de Valero

2017-02-10T17:07:59+01:0010/02/2017|

Partida zaila izango da Lauburuk larunbatean Segorbeko Udal Pabilioian jokatu beharko duena, arratsaldeko 5:15ean. Gure jokalariengan eraginik ez izatea espero dugun bidai luzeari zailtasun bat gehiago gehitzen zaio: Santurtziren aurka egindako norgehiagokan hiru puntuak eramaterik lortu ez, baina etxean puntu horiek eskuratzeko ohituera duen talde baten aurka jokatzea. Gainera, harmailetan biltzen diren jarraitzaile ugariren babesa izaten du talde honek. Segorbekoek, egun, taulako bosgarren postuan daude, baina atzetik Debabarrena Concepto Egile eta Sala Quinto ditu, puntu bakar baten aldearekin. Azken finean, tartean kategoria handiagoko taldeetan jokatu duten hainbat jokalari ditu eta ongi landutako taldea da. Ibartarrak, pasa den larunbatean Zierbena boteretsuaren [...]

7 2017.02.07

Lauburu Mahala jubenilen laugarren garaipena jarraian / Cuarta victoria consecutiva del Lauburu Mahala juvenil

2017-02-07T17:31:05+01:0007/02/2017|

Zierbenak gauzak asko zaildu zizkien ibartarrei Larunbatean Zierbenako Udal kiroldegian jokatu zen partida, Jubenilen Ohorezko Mailakoa ez baina aurreko mailakoa zirudien. Bi eskuadrek egindako deialdietan pistara aurkeztu zituzten jokalari asko kadete mailako edota lehenbiziko urteko jubenil mailakoak ziren; adinen arteko aldea, kategoria batetik bestera nabarmenak dira, bai alde fisikoan eta baita tekniko-taktikoan ere. Ez luke hala izan behar, bigarrengoari dagokionez behintzat, baina orokorrean, jokalariak berandu iristen dira  gure kirol honetara eta honek Jubenilen Ohorezko Mailara iristeko formazio prozesu logiko osoa pasa gabe jokatzen bukatzea eragiten du eta ohikoa izaten da, kategoria honetan estatu mailako beste taldetan etapa honen azken bi [...]

6 2017.02.06

Lauburu borrokalari baten aurrerapausoa Zierbena boteretsuaren aurrean (1-2) / Paso delante de un combativo Lauburu ante el poderoso Zierbena (1-2)

2017-02-06T20:00:37+01:0006/02/2017|

Kirolean, batzuetan, markagailuak erakusten duena eta bertan bizitakoa ez dira bat etortzen, talde bati edo besteari meritua kentzeagatik ez, honek ez duelako esfortzuaz, emozioez edota zailtasunean indartsu egiteaz ulertzen, baizik. Horrexegatik, atzoko partidaren emaitza bidegabea izan zela esatea ausartu gabe, ziurtatu genezake, porrota jasan arren, berezko merituekin eta arma guztiekin borrokatu ondoren helmugatik gertu geratu izanaren sentsazio gozo eta lasaigarria geratu zela Belabietan. 40 minutuz ikusitakoari jarraiki, partida bizi eta erakargarria izan zen. Neurketaren hasieran, Lauburuk, bost baja izan arren, Zierbenari presio altua eragin zion, bizkaitarren jokoa eragotziz. Hasierako minutu horietan, Jonathanen atean arrisku handia sortu ez bazuten ere, Ibarrak [...]

4 2017.02.04

Lauburu K.E. Ibarra Mahala Zierbenara doa / Lauburu K.E. Ibarra Mahala viaja a Zierbena

2017-02-04T09:20:57+01:0004/02/2017|

Asteburu honetan LAUBURU K.E. IBARRA MAHALAk Zierbena C.D.F. bisitatuko du, sailkapeneko hondarrean dagoena. Partida gaur, larunbata, izango da Zierbenako udal kiroldegian 17:30ean. Pasa den jardunaldian erraz irabazi ostean, taldeak hazte prozesuarekin jarraitu beharko du partida hauetan, zeinak, hasiera batean errazak ematen badute ere, kantxan zaildu daitezke kontzentrazioarekin eta disziplinarekin lehiatzen ez bada. Une hauetan taldea ongi ari da entrenatzen eta jokalari guztien partehartzea garrantzitsua izaten ari da neurketa guztietan, Juanan Rodriguez entrenatzaileak burutzen dituen errotazioei esker. Larunbat honetako neurketarako, taldeak hainbat kadeterekin kontatu beharko du, lehenbiziko taldea, lesioak direla eta, egoera larrian dagoenez, Jubenilen Ohorezko Mailako zutabe diren batzuk eramango [...]

3 2017.02.03

Lauburu K.E. Ibarrak Zierbena F.S. boteretsua jasoko du / El Lauburu K.E. recibe al poderoso Zierbena F.S.

2017-02-03T16:50:05+01:0003/02/2017|

Lauburuk larunbatean jokatuko duen partida ez da nolanahikoa izango. Belabietan izango da, 18:00etan, Zierbena F.S. taldearen aurka. Zierbenak 36 punturekin, sailkapeneko bigarren postua betetzen du eta Colo Colo eta Pinseque taldeekin ligako txapelduna izateko lehian dago. Lau jardunaldi daramatza irabazi gabe eta ibartarrak bolada txar honetaz baliatu beharko lukete garaipena etxean lotuta uzteko. Pasa den asteburuan Tafatrans Vulcanizados Ruiz Navarro taldearen aurka nola galdu genuen ikusita, lehia gogorra izango da. Zierbenak txapelketako lantalderik onena dauka, zalantzarik gabe, postu guztietan oso orekatua eta aulkian sakontasun handia. Zenbakiek garbi erakusten dute: 11 garaipen, 3 berdinketa eta 3 porrota besterik ez. Izugarria. Ibarrak, [...]

Go to Top