Lauburu Mahala estropezu egin du Castro Urdialesen / Lauburu Mahala tropieza en Castro Urdiales

Kantabriako taldeak sufritzen jakin izan du ibartarren igoera ekiditeko Ibartarrak bazekiten Peru Zaballakoa, partida zaila izango zela eta konpromiso zail honi aurre egiteko zentratuta agertu ziren bertara. Taldearen egoerak okerrera egin zuen larunbat goizean, Zuri, amonaren heriotzagatik, partidan baja izan zelako. Klubaren izenean, besarkada handi bat familia guztiari orokorrean eta bereziki, Laubururen parte diren bi anaiei. Bajen zerrenda luzeari beste bat gehiago gehituz aurkeztu zen taldea, beraz, kostako herri honetara [...]

2017-02-28T11:04:43+01:0028/02/2017|

Lauburuk fedea jarri zuen, berdinketa baino zerbait gehiago lortzeko (3-3) / El Lauburu tira de fe para sumar algo más que un empate (3-3)

Larunbateko arratsaldean puntu bat baino gehiago lortu zuen Lauburuk. Berdinketa honek irakurketa baikorra du: Mikelen mutilak ez bazuten arratsalde ona izan ere, beren fede apurtezin hori erabili zuten erabakita zegoela ematen zuen emaitza baten aurrean altxatzeko. Aurrera egiteko eguna atzo izan bazen, esan behar, Lauburuk egin zuela, berandu izan bazen ere; BigMat Fontecha Juventud del Círculo talde on batek markagailuan gainditu eta gero. Talde honek landutako bloke egonkor bat dela [...]

2017-02-27T12:13:10+01:0027/02/2017|

Lauburuk garaipenaren bidera itzuli nahi du / Lauburu K.E. quiere volver a la senda del triunfo

Aurreko asteburuan Guadalajaran jasandako porrotaren ostean, ibartarrak garaipena zer den dastatu nahi dute berriro. Oraingoan, 18:00etatik aurrera izango da, Belabieta kiroldegian, garaipen guztiak suertatu diren tokian, hain zuzen. Taldeak Burgosko Juventud del Círculo jasoko du, 26 punturekin bederatzigarren postu erosoan kokatzen dena. Zierbenari etxean 2-0 irabaztetik dator. Joaneko partida Burgosko lurraldean parekatua izan zen, bertakoek 4-3 estu batez irabazi zutelarik. Ikusitakoa ikusita eta moratuen garaipenaren beharrari begiratuta, partida hau oso [...]

2017-02-25T09:18:12+01:0025/02/2017|

Lauburu K.E. Ibarra Mahala Castro Urdialesera joango da / Lauburu K.E. Mahala visita Castro Urdiales

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA Kantabriara joango da inauterietako larunbatean, Club Futbol Sala Castro Urdiales taldearekin neurtzera. Partida Peru Zaballa eraikinean izango da, 17:00etan. Moratuen espedizioa 13:30ean aterako da Belabieta kiroldegitik. Aurreko jardunaldiko porrotaren ostean, eta jokalarien animoak jasandako kolpea eta gero, aste honetan misterrak izan duen lehenbiziko lana jokalariak animatzea izan da; talde moduan hazten jarraitzea eta astero-astero lehiatzea tokatzen da. Inauteri usaina duen aste honetako aurkaria, gainera, hirugarren sailkatua [...]

2017-02-24T15:54:46+01:0024/02/2017|

Lauburu Mahalak etxean galdu du lehenbiziko aldiz / Lauburu Mahala pierde su primer partido como local

Asmatze ezak, ibartarrak Laskorainen aurrean 3-4eko porrotera kondenatu zituen. Larunbat arratsaldean beste Derbi zirraragarri bat bizi izan genuen Belabietan. Jubenilen Ohorezko Mailako 3. multzoan liderrak diren bi taldeak eta puntuetan berdinduta daudenak, Belabietan izan ziren denboraldi honetan jokatuko diren lau partidetatik hirugarrena jokatzeko. Lehenbiziko zatiak ahoa bete hortz utzi gintuen. Ibartarren jokoak, maila taktikoan, Tolosakoen defentsa jakean jarri zuen, jokoaren fase guztiak irizpide onarekin kudeatuz abantaila sortu eta markagailuan 3-0ekoarekin [...]

2017-02-21T17:32:12+01:0021/02/2017|

Saiatu arren Guadalajara handi baten aurrean galdu du Lauburuk (4-0) / El Lauburu planta cara, pero se va superado por un gran Guadalajara

Zigor handiegia jaso zuten ibartarrek Mantxako lurraldetan. Mikel Diestroren mutilak Guadalajarara ilusioz beteta abiatu ziren, taldearen bolada txarrari buelta emateko gai zirela ziurtasun osoz. Alta, oraingoan ere, egindako akats puntualek, jokoan gainditua izan ez zen Lauburu bat kondenatu zuten berriro. Aurkaria ez zen aipatu norabide aldaketa egiten hasteko talderik egokiena, hala ere. Guadalajarak asteak daramatza dinamika onean eta horren ondorioz Zierbenarekin hiru puntuko aldea bakarrik izatea lortu du; Gabonetako atsedenaldian [...]

2017-02-20T22:20:21+01:0020/02/2017|

Lauburu K.E. Ibarra Mahala derbiaren bila / Lauburu K.E. Ibarra a por el derby

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALAk Tolosako Laskorain K.E. jasoko du, ko-liderra sailkapenean, zirraragarria izango den derbia jokatzeko. Partida gaur larunbatean jolastuko da Belabieta kiroldegian, 17:30ean. Aurreko bi norgehiagoketan gertatu den moduan, bi taldeen afizioak harmailak betetzea espero da, eta emaitza edozein izanda ere, areto futbolak irabaziko du. Sailkapenak erakusten duena da, bi taldeen arteko berdinketa erabatekoa dela; 16 jardunaldi igaro ondoren, bi taldeak 14 garaipen eta bi porrota izan dituzte. Honek [...]

2017-02-17T22:00:19+01:0017/02/2017|

Guadalajarara hiru puntuen bila / A por los tres puntos en Guadalajara

Laugarren sailkatua bisitatuko du Lauburuk, C.D. Escuelas Ciudad Guadalajara, bertako Udal kiroldegian, 20:00etan. Talde honek 34 puntu pilatu ditu eta lehenengo hiru sailkatuen inguruan dabil, zelatan; hutsegiterik txikiena aprobetxatuko du sailkapen taulara gehiago hurbiltzeko. Mantxako talde honen dinamika oso ona da, hots, azken bost partidetatik lau irabazi ditu eta azken jardunaldian, Zierbenaren etxean, berdinketa lortu zuen. Ibartarrak oraindik ez dute etxetik kanpora garaipena lortu, baina merituak pilatzen ari dira eta [...]

2017-02-17T19:55:59+01:0017/02/2017|

Lauburu Mahalak aurrerapena erakutsi du Torrelavegan / El Lauburu Mahala exhibe su progresión en Torrelavega

Talde-jokoa indartuz etxetik kanpora 0-4ko emaitza irmoa lortu zuen. Baldintza onenean egon gabe bidaiatu behar izan bazuen ere, taldeak denboraldiko partidarik osatuena egin zuen; defentsa neurtua eta erasoa ordenatua, azken segundora arte puntuak askatu nahi izan ez zituen aurkari zail baten aurrean. Denboraldiko bidaiarik luzeenak ez zituen oroitzapen onak eskaintzen, Torrelavegan galdu zituztelako denboraldiko lehenbiziko puntuak; honi, Bigarren B Nazionaleko baja kopuru handiaren eraginez, astean zehar izandako zailtasunak gehitu behar [...]

2017-02-13T22:19:19+01:0013/02/2017|

Lauburuk partida bikaina jokatu badu ere ibaertzean geratu da berriro (4-3) / El Lauburu muere nuevamente en la orilla tras realizar un gran partido (4-3)

Ibarrak porrota berri bat jasan zuen Castellóko Segorbe bisitatzera joanda. Ez zen beste porrota bat gehiago izan; talde honen ezaugarrietako bat partida bakoitza borrokatzea da, zorte txarrari aurre eginez mila bider. Zorte txarra, lesio mordoagatik, baina hala eta guztiz ere, markagailuan bi aldiz aurreratzea lortu zuen talde gazte honek, kategoriako aurkaririk onenetako baten aurrean. Alabaina, beste behin ere, zorteak ez die ibartarrei lagundu, inoiz amore ematen ez duen taldeari entzungor [...]

2017-02-13T12:06:48+01:0013/02/2017|

Title

Go to Top