11 2017.03.11

Lauburu Aldaz Klinika irabaztera doa Eskoriatzara / Lauburu Aldaz Klinika a ganar al Eskoriatza K.E.

2017-03-11T09:45:19+01:0011/03/2017|

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA, Jubenilen Ohorezko Mailak, txapelketaren azken fasea hasiko du, gaur, larunbata, 16:15ean Belabieta kiroldegian Errioxako Valle del Ebro taldea jasoaz. Aurreko jardunaldian garaipen garbia lortu ostean, LAUBURU ALDAZ KLINIKA emakumezkoen taldea, gaur, larunbata, Eskoriatzara joango da, 19:45etik aurrera bertako taldearen aurrean neurtzera. Bi talde hauek elkarren aurka jokatutako azken bi partidak oso lehiatuak izan ziren eta banako berdinketan amaitu zituzten biak. Beraz, gaurkoa ere, oso parekatua izatea espero da. Olatzen jokalariak sailkapenean bigarren postua betetzen dute eta gaurkoa, postuan finkatzeko aukera bikaina izango da. LAUBURU ALDAZ KLINIKA, gizonezkoak ere, aurreko jardunaldian garaipena lortu zuten, eta atzo Legorretako [...]

10 2017.03.10

Lauburu K.E. Ibarrak Zaragozako A.V.V. Las Fuentes jasoko du / Lauburu K.E. Ibarra recibe al zaragozano A.V.V. Las Fuentes

2017-03-10T18:39:53+01:0010/03/2017|

Lauburu K.E. Ibarrak, Aragoiko Las Fuentes Bizilagunen Elkarteko parte den Lepanto kirol elkarteko Nuestra Señora del Portal taldea jasoko du Belabietan, larunbatean 18:30ean. Pasa den denboraldian hirugarren mailako aragoiar multzoan txapeldun geratu ostean bigarren B mailara igo berria den taldea, hain zuzen. Neurtuko diren bi klubak kanteratik elikatzen dira batik bat, eta azpiko kategorietan lan handia egiten dute. Horregatik dira, biak, txapelketako talderik gazteenak. Sailkapen orokorrean puntu bakarreko aldea dute Zaragozakoek eta ibartarrek. Antzeko datu hauekin, oso parekatua izango den neurketa baino ez da espero; joaneko partidan gertatu zen antzera: azkenean hiru puntuek ihes egin zutelarik, gainera. Aurkariarentzat inoiz erosoa [...]

6 2017.03.06

Bukaera arte sinetsi zuen Lauburu baten garaipen bikaina (1-2) / Gran victoria de un Lauburu que no dejó de creer (1-2)

2017-03-06T08:05:45+01:0006/03/2017|

Azkenean iritsi zen; Belabietatik urrun, Lauburu menderakaitz batek lortutako lehenbiziko garaipena, ez agian, bere partidarik onenean, baina bai, bere buruan fede eta konfiantza izugarria duen talde batek behar handiena zuenean. Misteriozko pelikula bat bailitzan, sufritzea tokatu zen, lesioengatik lermatua dagoen talde baten aurrean eta bertan zenbat zale biltzen diren ikusita, ligako kantxa zailenetako batean. Futsala lehenesten den tokietan jokatzea plazer bat izaten da beti, eta Lauburuk Belabietan lortutako merituzko berdinketarekin idazten hasi zen filmeko gidoiari jarraipena Quinto de Ebron eman izana eskertzen dugu. Hau hasi besterik ez da egin eta gehiago nahi dugu. Partidari buruz, esan behar, biek ala biek [...]

3 2017.03.03

Lauburu K.E. Ibarra Quintora doa / Lauburu K.E. Ibarra viaja a Quinto

2017-03-03T19:08:15+01:0003/03/2017|

Lauburu K.E. Aragoiko lurretara joango da, 16:30ean Quintoko udal kiroldegian jokatzera. Sala Quinto kategoria honetan talde historikoa da. 30 punturekin zortzigarren postu eroso batean dago, eta honek lasai ibiltzeko aukera ematen dio, jaitsierako postuetatik 10 puntura baitago. Graccurris F.S. dago une hauetan jaitsiera markatzen, 20 punturekin. Hala ere, otsaila ez da oso ona izan beretzat, bina berdinketa eta porrota eginda, esan genezake, taldea ez dagoela denboraldiko forma onenean. Mikel Diestroren mutilentzat momentu ona izan daiteke 3 puntuak etxera ekartzeko eta taularen alde arriskutsutik ihes egiteko. Moratuen taldea, Belabietan, Juventud del Círculo C.D. taldearen aurkako partida zirraragarri batean, hiruna berdindu ostean [...]

Go to Top