31 2017.03.31

Lauburu K.E.Mahalak Zierbena C.D.F. jasoko du / Lauburu K.E. Ibarra Mahala recibe al Zierbena C.D.F.

2017-03-31T17:30:27+02:0031/03/2017|

Garaipen bikaina Lauburu Aldaz Klinika emakumezkoen taldeak Idiazabal K.E. taldearen kontra lortu zuena; partida bakar bat ere galdu gabe sailkapenenean liderra da Idiazabalgo taldea. Norgehiagoka asteazkenean izan zen eta 2-1eko emaitzarekin amaitu zen. Olatzen neskak intentsitate handiarekin jokatu zuten eta merezitako garaipena lortu zuten. Emaitza honekin, taldeak bigarren postua ziurtatu du eta honek, tituluaren bila, finalaurrekoa jolasteko aukera emango dio. Ibarran izango da. LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA, Jubenilen Ohorezko Maila, txapelketan hondarrean dagoen Zierbena C.D.F. jasoko du. Partida larunbatean, izango da Belabieta kiroldegian 16:15etik aurrera; eta ondoren, 18:30ean lehenbiziko taldeak partida erabakigarri bat jokatuko du Iruñeko San Juan taldearen aurka. [...]

30 2017.03.30

Lauburuk derbiko garaipena berretsi nahi du / Lauburu K.E. quiere hacer buena la victoria en el derby

2017-03-30T23:13:39+02:0030/03/2017|

Pasa den igandean Donostian lortutako garaipenaren ostean, Lauburu K.E. Belabietara itzuliko da partida garrantzitsu bat jokatzera eta Monsen lortutako garaipena berrestera. Aurrean, C.D. San Juan nafarra, ibartarrak ongi baino hobeto ezagutzen duten taldea. Hamaika aldiz neurtu dira elkarren artean eta ustekabean harrapatzea zaila izango da. Momentu hauetan, moratuek jaitsieratik 7 puntura daude, baina horrek ez du esan nahi kategoria libratu dutenik, oraindik asko geratzen baita. Sei jardunaldi gogor denboraldia amaitzeko eta bertan, helburua lortzearen alde, talde guztiak %200 emateko prest. Iruñako taldea zortzigarren postu eroso batean dago, bosgarren sailkatuetik soilik, 6 puntura. Denboraldiaren zati handienean taularen goiko postuetan egon da, [...]

28 2017.03.28

Lauburu Mahalak ez du amore eman Gora Bilbo Redblue bisitatzerakoan / Lauburu Mahala no cede en su visita al Gora Bilbo Redblue

2017-03-28T16:14:58+02:0028/03/2017|

Gazte oparoak 0-5 gailendu dira probintziatik kanpoko azken irteeran Ez Bilboko arratsalde ekaiztsuak ezta partidaren ordutegiak ere, ez zuen lortu ibartarrak arreta galtzea; aurkariari ez zioten inolako aukerarik eman nahiz eta hauek, ez ziren partidatik aldendu inongo momentuan eta era guztietara saiatu ziren. Lauburuko Ohorezko Jubenilak, jardunaldi askoetan gertatu ez den bezala, La Peña auzoko Abuso kiroldegira lantalde osoarekin agertu ziren, 14 jokalari joan ziren Bilbora beroketaren ondorengo deialdia ixtera; eraikinaren egoera tamalgarriak eragindako itoginak zirela eta, aurreko partidak atzeratu eta 15 minutura gutxitu behar izan zuten beroketa denbora. Ez dirudi bizkaitar instituzioek pista erdialdean dauden hiru itogin handi horiek [...]

27 2017.03.27

Lauburuk bere legea ezarri du derbi moratu batean (1-7) / El Lauburu impone su ley en un derby con claro color morado (1-7)

2017-03-27T16:39:03+02:0027/03/2017|

Ikuskizun ederra, Donostiako Monseko kantxan ikusteko aukera izan genuena. Bertan, ikusle ugariren aurrean, Bigarren B Mailako bi talde Gipuzkoar neurtu ziren. Ibarra, jokoan zeuden puntuen garrantziaz jabetuta, jokoaren hainbat esparruetan duen nagusitasunaz baliatuz eta Arros eta Txipiren etorrerarekin indartuta, partida bere aldera eraman zuen, aurkaria une zehatzetan joaz. Partida derbi baten tentsio logikoarekin hasi zen; bi taldeak beren defentsak aurkariaren erasoari gailendu nahian ibili ziren. Lauburuk, Inter taldearen pibot jokoa zaildu nahian, bere defentsa kantxa erdian kokatzen zuen bitartean, donostiarrak goian presionatzen saiatu ziren. Hasiera-hasieratik, Lauburu arriskutsu agertu da Jorgeren atean, erasoak trebetasunez landuz eta Interrek ezarritako presioaz erosotasunez libratuaz. [...]

25 2017.03.25

Lauburu K.E. Ibarra Mahala Bilbora joango da / Lauburu K.E. Ibarra Mahala viaja a Bilbo

2017-03-25T09:50:31+01:0025/03/2017|

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA, Bizkaiko hiriburura joango da asteburu honetan, Gora Bilbao Redblue taldearen aurka jokatzera. Partida, La Peña auzoan dagoen Abusu kiroldegian izango da, gaur, larunbata, 20:30etik aurrera. Ordutegi hau dela eta, moratuen espedizioa Belabieta kiroldegitik 17:45ean abiatuko da. Txapelketako etenaldi berri honen ostean, berriro bertan sartzea tokatzen da, ligako tituluaren lehian jarraitzeko. Bost jardunaldi besterik ez dira geratzen, eta tartean, oporrak direla eta, beste etenaldi bat. Gauzak horrela, partidaz partida, hirunaka gehitzen joan beharko da, azken jardunaldietara irabazteko aukerekin iristeko. Azken hiru jardunaldi hauetan estropezu txikiena ere, garesti ordaindu beharko dugu. Juananen mutilak, helburuak lortzeko bidean, bere aldetik [...]

24 2017.03.24

Lauburu K.E. derbiaren garaipenaren bila / Lauburu K.E. a por la victoria en el derby

2017-03-24T16:56:35+01:0024/03/2017|

Derbi garrantzitsua jokatuko du Lauburu K.E.-k datorren igandean; 12:10ean izango da Donostiako Mons kiroldegian. Internacional Intxaurrondo “D4” kategoriako hondarrean dago, baina horrek ez du esan nahi partida erreza izango denik. Gipuzkoako hiriburutik hiru puntuak eskuratuta etortzeko lan eta esfortzu handia egin beharko dela garbi dago hainbat gauzengatik: Mario Ballesterosen taldeak azkenera arte lehiatzen du eta jasan dituen porrotak xehetasun txiki batzuengatik izan dira. Beraiek, beren aldetik, Ibarran lehenbiziko itzulian jasandako gol kopuruen ordaina ere, hartu nahiko dute eta derbiak donostiarren animoak aktibatzeko balio dezake. Moratuek, aldiz, Arros, Txipi eta Labakaren errefortzuaz baliatuz, kategorian mantentzea ziurtatu nahi dute. Etorri berri hauek [...]

18 2017.03.18

Lehenengo taldea berezko izerdiaz indartuko da / El primer equipo se refuerza con su propia savia

2017-03-18T12:03:24+01:0018/03/2017|

Lehenengo taldeak aste honetan partidarik jokatuko ez badu ere, lanari ez dio etenik eman. Idazkaritza teknikoak, txapelketaren etenaldi hau aprobetxatu du, klubean aspalditik ezagunak diren hiru jokalarien etorrerari ekiteko. Honela, 40x20ra itzuli diren jokalari hauen berri ematen dugu: Unai Labaka, Iñigo Arrospide, “Arros” eta Ander Esnaola “Txipi”. Kluba bi bider poztu da itzulera hauekin, alde batetik, txapelketan jokatzeko falta diren jardunaldiei begira, esfortzu handia suposatzen duelako, eta bestetik, itzulerak berak, klubak gure jokalari zein tekniko edota inplikatutako beste edozeinengan sortzen duen konpromisoa eta izaera islatzen duelako. Eraginkortasunari dagokionez, bai Arros eta baita Txipi ere, entrenamenduetara gehitu dira normaltasun osoz eta [...]

17 2017.03.17

Lauburu Aldaz Klinika irabazten jarraitzera / Lauburu Aldaz Klinika a seguir ganando partidos

2017-03-17T16:52:52+01:0017/03/2017|

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA, Jubenilen Ohorezko Mailak atseden du aste honetan, txapelketan izango den etenaldiagatik. Aurreko jardunaldian garaipen garbia lortu ostean, LAUBURU ALDAZ KLINIKA, gizonezkoen taldea, Lasartera joango da  larunbatean, 16:00etatik aurrera, Cecilia fruta denda Kebab Lasarte taldearen aurka jokatzeko asmoz. Bost jardunaldi falta direnean, sailkapeneko lehenbiziko zortzien arteko aldea oso txikia da. Liderra eta zortzigarren sailkatuaren artean sei puntu bakarrik daude eta bigarren eta zortzigarrenaren artean hiru besterik ez. Aste honetako aurkaria goiburuko postu hauetatik at dago, baina ez da lasaitzea komeni eta kontzentrazio handia beharko da partida guztian zehar. LAUBURU ALDAZ KLINIKA emakumezkoen taldeak 2-1 galdu zuen joan [...]

14 2017.03.14

Lauburu Mahalak errukirik gabe goleatu zuen Errioxako C.D. Valle del Ebro / El Lauburu Mahala goleó sin piedad al C.D. Valle del Ebro riojano

2017-03-14T17:36:06+01:0014/03/2017|

Gol zaparrada Belabietan, non ligaren azken itzuliari hasiera eman zioten ibartarrak Pasa den asteburuan Jubenilen Ohorezko Mailaren 3. multzoko ligako txapelketaren azken itzulia hasi zen; multzoa baldintzatua dago, izan ere, zazpi talde bakarrik egonik, bi itzuli oso jokatu behako baitira, kategoriako beste multzo guztiekin txapelketako egutegia era orekatuan itxi ahal izateko. Beraz, taldeak elkarren artean lau aldiz jokatu beharko dute eta aurreko asteburuan laugarren erronda honen hasiera izan zen. Hau gogoratzea garrantzitsua da, ez baita ohiko egoera eta zazpi klub hauek egin duten esfortzuak gure inguru geografikoari egokitzen zaion multzoa desagertzea ekidin baitu; Kantabria, Nafarroa, Errioxa eta Euskal komiteak osatzen [...]

13 2017.03.13

Golaren aurrean trakets egon zen Lauburu baten porrota gogorra (0-2) / Derrota de un Lauburu negado de cara al gol (0-2)

2017-03-13T11:15:58+01:0013/03/2017|

Atzo arratsaldean Lauburuk jasandako porrota pisuzkoa eta ustekabekoa izan zen. Pisuzkoa, neurketa guztiak izan zuen gidoiagatik, eta ustekabekoa, gureak, aurreko bi jardunaldietan hasitako bolada baikorrari jarraipena emateko ilusioarekin atera zirelako kantxara. Ezin izan zuten; neurri handi batean, aurkariak, talde gaztea eta ideia garbiekin, Ibarrakoek begitan hartu zuten joko eredu bat ezartzen jakin izan zuelako neurketaren zati handi batean. Aldi berean, piparreroen ate aurrean sortutako aukeretan, Lauburuk baino gehiago asmatu zuelako ere bai. Partidaren laburpenak jokoaren 40 minutuetan errepikatu zen tonika bera islatzen du: Nuestra Señora del Portal taldeak metroak ematen zituen, beren defentsa 10 metroetan kokatuz; Lauburu, goian presionatzen saiatzen [...]

Go to Top