28 2017.07.28

Lauburuk bikote nafarrari berrituko dio / El lauburu renueva a su dupla navarra

2017-07-28T08:39:01+02:0028/07/2017|

Denboraldi honetan lortu dituzten emaitzak bikainak izanda, Lauburu K.E. Ibarrak bikote nafarrarekin kontatzen jarraituko du beste behin. Andoni Carlosena eta Javi Saldise Alfredo Hualderen agindupean egongo dira 2017/18 denboraldian zehar. Bai klubak eta baita jokalariek ere, interes handia adierazi dute bien arteko lotura luzatzeko garaian, gutxienez, beste denboraldi batez. Gure aldetik, izugarri pozten gaitu luzapen honek, biek, kirolari gisa erakutsitako kalitateaz gain, konpromiso itzela eta jarrera bikaina ere izan baitute denboraldi guztian zehar. Gure gazteen eredu izatea nahiko genuke, haiei begiratuz ikastea. Laster hasiko den denboraldi berrian ziur gaude Javik eta Andonik ibartar parrokian poztasun handiak eskainiko dituztela. GOAZEN LAUBURU [...]

25 2017.07.25

Lauburuko gazte beteranoek borrokan jarraituko dute / Los jóvenes veteranos del Lauburu continuarán dando guerra

2017-07-25T10:56:52+02:0025/07/2017|

Lauburu K.E. Ibarrak 17/18ko denboraldi zirraragarri honen aurrean, bere lantaldearen osaketa egiten jarraitzen du. Aurten, bertako gazte beterano guztiek Alfredo Hualderen agindupean egongo direnaren berri ona partekatzen dugu. Bai Andoni Agirrezabala, Agustin Garmendia eta baita Xabi Zuriarrain berak ere, beren hirugarren denboraldia beteko dute Ibarrako lantaldean. Xabi billabonatarra urtarrilean gehituko zaio lantaldeari, ordura arte Estokolmon izango baita ikasketak amaitzen. Beñat Aldalur eta Asier Aierbe berriz, moratuekin egingo duten bigarren denboraldia hasiko dute. Beñat tolosarra Mikel Diestroren aginduetara egon zen hasieratik aurreko denboraldian eta kategorian debutatu zuela kontuan hartuta lan bikaina egin zuen bertan. Asierri dagokionez, ibartarraren kalitateak eta heldutasunak eragindako [...]

20 2017.07.20

Lauburuk “Guardia Zaharrari” berritu dio / El Lauburu renueva su "Vieja Guardia"

2017-07-20T17:51:58+02:0020/07/2017|

Lauburu K.E. Ibarrak, lantaldeko jokalari beteranoenei berrituta, bere bizkar hezurreko zatirik handienaren jarraipena ziurtatu du. Honela, Aitzol, Garmen eta Joseba moratuaz jantziko dira berriro datorren denboraldian. Ibartarren kapitainaren kasuan, 17-18ko denboraldia Ibarrako lehenengo taldean egiten duen hirugarrena jarraian izango da, klubarekin guztira, zortzi denboraldi pilatu dituelarik. Aitzolek jarraituko du erreferente nagusia izaten Alfredo Hualdek gidatutakoentzat, kantxaren barruko erregulartasuna kanpoko lidergo eta karismarekin uztartuz. Garmenek berriz, iritsi berria balitz bezalako ilusioarekin hasiko du denboraldia, izan ere, jokalari nekaezin honek aurreko denboraldiaren gehiengoa galdu behar izan zuen soleon izandako ustekabeko lesio batengatik. Josebak kontu gehiago eskatzen digu, gaur egun, atezaina bajan baitago [...]

17 2017.07.17

Lauburu K.E. Ibarrak ezohiko asanblada burutuko du hauteskunde urtean / El Lauburu K.E. Ibarra prepara la asamblea extraordinaria en año de elecciones

2017-07-17T20:33:45+02:0017/07/2017|

Irailaren lehenbiziko hamabostaldian ezohiko batzarra burutuko du klubak, datozen lau urtetarako bertako zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko asmoz. Lehenengo taldea hirugarren mailan ligako txapelduna bi aldiz jarraian izan ondoren, 13-14 denboraldian 2B kategoriara igo zenean hasitako zikloa ixten dugu. Ustekabeko progresioa lau urtetan, zuzendaritzako bederatzi lagunez osatutako lan-talde hura oinez hasi zenean, egitura guztietan konpentsatuta egongo zen eta aurreko etapetan klubaren erreferentzia historiko gisa oinarriari mimoz begiratuko zion proiektu bati forma ematea zuen helburu. Imajina ezinezko lau urte hauetan, egiturari dagokionez, kluba era orekatuan hazi da, teknikoak, administrazioko pertsonala, instalakuntzak, materialak, instituzio-kudeaketa, babesleak,… edozein kirol proiektua garatzeko ezinbesteko zutabeak dira, baina [...]

Go to Top