Lauburuk bikote nafarrari berrituko dio / El lauburu renueva a su dupla navarra
Denboraldi honetan lortu dituzten emaitzak bikainak izanda, Lauburu K.E. Ibarrak bikote nafarrarekin kontatzen jarraituko du beste behin. Andoni Carlosena eta Javi Saldise Alfredo Hualderen agindupean egongo dira 2017/18 denboraldian zehar. Bai klubak eta baita jokalariek ere, interes handia adierazi dute bien arteko lotura luzatzeko garaian, gutxienez, beste denboraldi batez. Gure aldetik, izugarri pozten gaitu luzapen honek, biek, kirolari gisa erakutsitako kalitateaz gain, konpromiso itzela eta jarrera bikaina ere izan baitute [...]