Zumetak eta Zuhaitzek Lauburun jarraituko dute / Zumeta y Zuhaitz continuarán en el Lauburu
Andoni Zumeta eta Zuhaitz tolosarrek, Ibarrako disziplina barruan jarraituko dute datorren denboraldian. Zuhaitz atezainak lan bikaina egin zuen iaz, lantaldeko atezainik erregularrena izan zelarik. Horrek ziurtatu du bere jarraipena datorren denboraldirako. Andoni Zumetak ibartar jokoaren egokitze prozesu logiko bat behar izan zuen, baina ondoren, denboraldia maila oso altuarekin amaituz, lantaldeko jokalaririk azpimarragarriena bilakatu zen. Gainean dugun denboraldi hau leherketa baten denboraldia izatea espero du klubak eta bere ekarpenaren neurria, duen kalitate handiaren tamainakoa izatea. Bi berritze hauekin, klubak lantaldea osatzen jarraitzen du, nahiz eta oraindik moratuen taldea osatuko duten pieza guztiak aurkeztea geratzen den. Datozen egunetan emango ditugu berri gehiago. [...]