31 2017.08.31

El Lauburu KE Ibarra se enfrentará al AD SanJuan por segunda vez en la pretemporada

2017-08-31T15:43:09+02:0031/08/2017|

El Lauburu, siguiendo con su puesta a punto de cara al comienzo liguero, se enfrentó nuevamente al San Juan navarro el pasado sábado en Belabieta. En un partido tenso y con lances más propios de un encuentro de competición, los de Alfredo Hualde comenzaron más entonados, llegando a adelantarse en el marcador por mediación de Oihan. El equipo pamplonica, no obstante, fue nivelando el choque para llegar al descanso con 1-2 en el marcador, ambos goles conseguidos tras lanzamiento de doble-penalti. La segunda parte se le hizo larga al Lauburu, en gran medida por las lesiones de Agus y [...]

31 2017.08.31

Lauburu KE Ibarra AD San Juan taldearen aurka neurtuko da bigarren aldiz aurredenboraldian

2017-08-31T15:43:09+02:0031/08/2017|

Lauburu, ligaren hasierako prestaketan buru-belarri jarraituz, aurreko larunbatean San Juan nafarren aurka neurtu zen berriro Belabietan. Tentsio handiko partida izan zen, jaurtiketak konpetizioko partida bat irudikatzen zutelarik. Alfredo Hualden mutilak biziago atera ziren eta Oihanen eskutik markagailuan aurreratzea lortu zuten. Talde iruindarrak, ordea, nibela parekatzea lortu zuen eta atsedenaldira 1-2ko emaitzarekin iritsi ziren. Bi tantoak penalti bikoitzen ondorioz egin zituzten. Bigarren zatia luzeegia egin zitzaion Laubururi, Agus eta Aitzolen lesioengatik gehienbat, aurretik bajan dauden Andoni Carlosena, Andoni Agirrezabala eta Dani Garciarenak gehitu behar baitzaizkie. Honek ibarrako misterrari errotazio gaitasuna ahuldu zion. Hala ere, moratuek ez zuten etsi, ezta aurkariak [...]

25 2017.08.25

Bartolos, 3×3, amistoso contra San Juan en Usabal

2017-08-25T09:02:11+02:0025/08/2017|

El Lauburu K.E Ibarra no descansa a pesar de encontrarse en plenas fiestas patronales de san Bartolome, más bien todo lo contrario, el sábado acentuara su actividad tras las 3 sesiones de entrenamiento acumuladas esta semana. Por la mañana se celebrará la décima edición del torneo 3x3 como viene siendo habitual dentro del programa de fiestas en el día del deporte, el club organiza esta actividad donde niñas y niños de la comarca entre los 8 y los 14 años disfrutan jugando a fútbol sala en la pista reducida que se monta en Emeterio Arrese, donde se concentran parte [...]

25 2017.08.25

Bartoloak, 3×3, lagunartekoa San Juanen aurka Usabalen

2017-08-25T09:02:11+02:0025/08/2017|

Lauburu K.E.-n lanak ez du etenik, nahiz eta San Bartolomeko jaiak izan, alderantziz, larunbatean jarduerak areagotu egingo dira, aste honetan zehar entrenamentuko 3 saio egin ondoren. Goizean, 3x3 txapelketaren hamargarren edizioa burutuko da, festetako kirol egunean. 8 eta 14 urte bitarteko eskualdeko  haurrek, klubak antolatutako jarduera honetan, Emeterio Arresen jarritako kantxan areto futbolarekin gozatzeko aukera izango dute. Lehenengo taldeko jokalari guztiak arduratuko dira txapelketaren koordinazioaz, baita sari banaketaz ere. Izen emateak goizeko 9etatik aurrera 10ak bitartean egin daitezke bertan. Partidak 10etan hasiko dira eta bertan burutuko diren kirol jarduera guztietan giroa eta partaidetza bikaina izango da. Arratsaldeko 6etan berriz, [...]

23 2017.08.23

El Lauburu juega en Pamplona el primer partido de pretemporada

2017-08-23T09:01:21+02:0023/08/2017|

El pasado sábado 19 nuestro primer equipo disputó su primer amistoso dentro de la preparación para la Liga 2017-18. El resultado final fue de 6-2 a favor de los navarros, que se fraguó en una primera mitad donde San Juan salió más concentrado y más intenso. El partido comenzó con los dos equipos trabajando una defensa alta, lo que se traducía en juego poco vistoso y posesiones cortas de balón. Pero una San Juan muy intenso en defensa consiguió mediada la primera parte una ventaja de 3-0, tras dos pérdidas en la salida de balón de Ibarra y una [...]

23 2017.08.23

Lauburuk aurredenboraldiko lehenengo partida Iruñan jokatu du

2017-08-23T09:01:21+02:0023/08/2017|

Pasa den larunbatean, hilak 19an, gure lehenengo taldeak 2017-2018ko Ligarako prestaketaren baitan bere lehenbiziko lagunartekoa jokatu zuen. Nafarren aldeko 6-2ko emaitzarekin amaitu zen neurketa, eta aurreneko zatian erabaki zen, San Juan taldea kontzentratuago eta biziago atera baitzen. Bi taldeak defentsak altu ipiniz hasi zuten partida, jokoari ikusgarritasuna kenduz eta baloiaren jabetza-denbora gutxituz. Defentsan bizi egon zen San Juan taldeak lehenbiziko zatiaren erdialdera 3-0eko emaitza egitea lortu zuen, horietatik bi, Ibarrak baloia ateratzean birritan galdu ostean eta hirugarrena falta zuzen baten ondorioz. Hortik aurrera indarrak asko berdindu ziren: lehenengo gola, moratuen triangulazio bikain baten ostean Igorrek bigarren zutoinetik egin zuen; [...]

21 2017.08.21

Lauburuk Igor Echarri fitxatuz osatu du lantaldea / El Lauburu completa su plantilla con el fichaje de Igor Echarri

2017-08-21T21:33:41+02:0021/08/2017|

Teknikoen zein afizioaren baitan ilusio handia eragin duen fitxa berri honekin, Ibarrak lehenengo lantaldearen osaketa amaitutzat eman du. Eragin duen poza ez da gutxiagorako, izan ere, astiro-astiro klubak osatu duen taldearekin denboraldi honetan Belabietan, izugarri gozatuko dugula iruditzen baitzaigu. Etorri berria Igor Echarri da, aurkezpenik behar ez duen eskarmentu handiko jokalaria, kartel ikusgarria baitu. Hiru herrialde desberdinetan lehenengo mailako taldeetan lehiatu duen jokalaria dugu hizpide: Espainiako LNFS, Errumaniako 1go Liga eta Belgikako 1go Maila. 2008-2009 denboraldian Xota C.D. taldearekin Estatuko kategoria gorenean debuta egin ostean, Igor kanpora begira hasi zen Irurtzungo taldean falta zituen minutuak osatu nahian. Honela, Nafarroa Erriberako [...]

17 2017.08.17

Endika Uribek eta Ioritz Otamendik ez dute Lauburun jarraituko / Endika Uribe y Ioritz Otamendi no seguirán esta temporada

2017-08-17T09:40:13+02:0017/08/2017|

Lantaldea osatzeko momentuak bere sarrera eta irteerak izaten ditu beti.  Jokalari berriak iristea eta beste batzuk uztea ohikoa izaten da uda oro. Lauburun, ordea, bajen kontua nahiko sentsiblea suertatzen da klubean eta lantaldean sortzen den lotura dela eta. Ibarrako taldearekin konpromiso eta ekarpen nabarmena erakutsi duten jokalariak direlako gertatzen da, Ioritz eta Endika kasu. Bietako inor ez da egongo taldeak irailaren 9an ligako lehenbiziko jardunaldia jokatuko duen partidan. Beren lanak kirolarekin uztartzea ezinezkoa izan zaigu eta hori izan da biek erabaki gogor hau hartu behar izanaren arrazoia. Endikak, bere lana dela eta, bidai ugari egin behar izaten ditu eta horrek, [...]

9 2017.08.09

Lauburuk bere atea indartu du / El Lauburu apuntala su portería

2017-08-09T15:51:49+02:0009/08/2017|

Josebak eskumuturrean duen lesioagatik abendura arte, gutxienez, kantxatik urrun ibiliko denez, Lauburuk bere atea indartzeko pausoak eman behar izan ditu. Beste aldetik, Iñaki Peñak entrenamenduak eta partidak Iruñean burutzen ari den ikasketekin uztartzeko dituen zailtasunak ere, lehenengo lantaldea Zuhaitz atezainarekin bakarrik geratzea eragin zuen. Egoera honen aurrean, aukera batzuk aztertu eta Lauburuk lantaldera berme handiko hainbat jokalari berri gehitzea erabaki du. Lehenbizikoa Iraitz Olasagasti da, Oiartzungo atezaina, izen handikoa eta Lauburuko partaide izandakoa aurreko denboraldi hasiera arte. Iaz Belabietatik aldendu zuen lan-arazoa konpondu ostean, Iraitz moratuekin elkartuko da berriro, etorri berri baten ilusio berberarekin. Beste jokalaria Gaizka Ayestaran izango da, [...]

7 2017.08.07

Dani Garciak eta Oihan Carlosenak indartuko dute Lauburu / El Lauburu se refuerza con Dani García y Oihan Carlosena

2017-08-07T20:50:55+02:0007/08/2017|

Lauburu K.E. bere lehenbiziko lantaldeari azken ukituak ematen ari da eta klubeko teknikoak oso gustura agertu dira bertako jokalariekin. Oso zaila egiten da Ibarrak ezarritako irizpideetan sartuko diren mailako jokalariak aurkitzea, hau da, gazteak izateaz gain, harmarria zein herriarekiko sentimendua barneratzeko gai izango diren jokalariak izatea. Profil honetara ongi baino hobeto egokitzen diren bi gazte oparo, gurean izango dira asteartetik aurrera; Lauburuk aurtengo ibilbidea hasiko duen lehenbiziko eguna. Bi gazte hauek Dani Garcia eta Oihan Carlosena dira; Mallorcan jaio eta Berriozarren hazitakoa lehena, ezkaroztarra eta Andoniren anaia, bigarrena. Biak adin beretsuko gazteak izanda ere, Danik 21 eta Oihanek 20, oso [...]

Go to Top