5 2017.08.05

Zumetak eta Zuhaitzek Lauburun jarraituko dute / Zumeta y Zuhaitz continuarán en el Lauburu

2017-08-05T08:51:31+02:0005/08/2017|

Andoni Zumeta eta Zuhaitz tolosarrek, Ibarrako disziplina barruan jarraituko dute datorren denboraldian. Zuhaitz atezainak lan bikaina egin zuen iaz, lantaldeko atezainik erregularrena izan zelarik. Horrek ziurtatu du bere jarraipena datorren denboraldirako. Andoni Zumetak ibartar jokoaren egokitze prozesu logiko bat behar izan zuen, baina ondoren, denboraldia maila oso altuarekin amaituz, lantaldeko jokalaririk azpimarragarriena bilakatu zen. Gainean dugun denboraldi hau leherketa baten denboraldia izatea espero du klubak eta bere ekarpenaren neurria, duen kalitate handiaren tamainakoa izatea. Bi berritze hauekin, klubak lantaldea osatzen jarraitzen du, nahiz eta oraindik moratuen taldea osatuko duten pieza guztiak aurkeztea geratzen den. Datozen egunetan emango ditugu berri gehiago. [...]

2 2017.08.02

Lauburu Ibarra Mahalak urriaren 7an hasiko du denboraldi ofiziala / Lauburu Ibarra Mahala iniciará oficialmente la temporada el 7 de octubre

2017-08-02T08:47:01+02:0002/08/2017|

Lauburu Ibarra Mahalako Jubenilen Ohorezko Mailak irailaren 1ean hasiko du aurredenboraldia. Egutegia osatu ostean, 12 talde dira multzoan egongo direnak: kantabriako hiru, errioxako beste bi, bi bizkaitar, bi asturiar nafar bat eta bi gipuzkoar (Lauburu Ibarra Mahala eta Eskoriatza). Liga urriaren 7an hasiko da eta Aitor Arevalok gidatutako taldeak lehenbiziko jardunaldian Irurtzungo Xota taldea jasoko du Belabietan. Ligako lehenbiziko partidarako prestatzeko sei aste izango ditu taldeak eta denbora horretan entrenamenduez aparte lagunarteko batzuk ere jokatuko ditu, lehenengo partida horretara ahalik eta baldintza onenetan iristeko. Egutegia ezagutu ostean entrenatzaileak zozketaren balorazioa egin zuen: abenduaren 9 arte txapelketa ez da gelditzen guretzat [...]

2 2017.08.02

Lauburu KE Ibarrak irailaren 9an Belabietan jokatuko du denboraldiko lehenengo partida / El Lauburu KE Ibarra comienza la temporada oficial el 9 de setiembre en Belabieta

2017-08-02T08:18:40+02:0002/08/2017|

Bigarren B Mailako 2. multzoaren ligako egutegia atera da jada. Bertan jokatuko du gure lehenengo taldeak eta azkenean 16 taldek osatuko dute aipatu multzoa: Aragoi, Nafarroa, Gaztela Leon, Gaztela Mantxa, Valentzia, Kantabria, Errioxa eta Euskadi. Lehenbiziko jardunaldia irailaren 9an izango da, ohi baino goizago aurten, eta Ibarran jokatuko dugu Quinto de Ebroko Sala Quinto taldearekin aurrez aurre. Etxetik kanporako bidea bigarren jardunaldia jokatzeko egingo dugu lehenbiziko aldiz eta denboraldiko bidai luzeena izango da gainera, Castellóra joan beharko baitugu Segorberi bisita egitera. Denboraldi hasiera goiztiar honetaz aparte, Gabonetan burutuko dugun hiru astetako atsedena eta martxotik maiatza bitartean jokatu gabe egingo ditugun [...]

Go to Top