VANE, AURTEN ERE 2B MAILAKO TEKNIKARIEN TALDEAN
Vanessa Ortego, "Vane" familia morearentzat, beste denboraldi batez izango da 2B mailako talde teknikoko kide Gasteiztarra osagarri ezin hobea da taldearentzat: jokalariak maila fisikoan prest jartzeko duen arduraz gain, lesionatuen osatze prozesuaren jarraipenaz arduratzen da, behin horiek errehabilitaziotik aterata. Hala eta guztiz ere, haratago doa teknikarien taldean duen rola, funtsezko pieza izanik, prebentziozko lana zuzenduz, eta hala behar duten jokalarien elikadura kudeatuz. Hori gutxi balitz bezala, iaz, denboraldiko unerik zailenean partida batzuen buru ere jarri behar izan zuen. Berriagatik pozik, eta oporrak aprobetxatuz, hurrengo argazki hau bidali digu gure misterrarekin. Bikotea Santiago bidea egitera animatu da, eta Ribadesellan abentura [...]