LORTUTAKOA PIXKANAKA BARNERATZEN

2023-11-02T12:05:15+01:0002/11/2023|

Asteartean Errege Kopako hirugarren kanporaketa jokatu genuen Wanapix Sala 10-en aurka. Azken orduko ustekabeak medio, Belabietan ezin izango genuela jokatu jakinarazi ziguten, eta beraz, irtenbide bila jarri, eta pista alternatibo bat bilatu behar izan genuen, kasu honetan Urnietako Kiroldegian. Horrela, zaleekin betetako bi autobusekin, aspaldiko partidarik zirraragarrienetako bati eman genion ongietorria, espero gabe. Dani, Chuky, Ivan, Txiki eta Raulekin hasi genuen norgehiagoka, eta 30. segundoan, Wanapix Salak markagailua estreinatu zuen eskuin hegaletik jaurtiketa sartuta, hegaleko sakean gure akats bat aprobetxatzen (0-1). 0-1ekoa hain azkar iristeak ez zituen gureak desmotibatu, eta, Zaragozakoen intentsitateari eutsiz eta aurre eginez, ezker hegaletik berdintzeko zorian [...]