BERRIRO ERAKUSTALDIA SAN CRISTOBALEN
CMO Valves Lauburu Ibarrak lehen itzulia eta urtea ahalik eta modurik onenean itxi zituen, San Cristobal udal kiroldegian NATURPELLET C.D. San Cristobalen aurka maila goreneko partida jokatuta. Harmailak lepo bete ziren, ikusle adeitsu eta sutsu batekin; ziurrenik denboraldiko jenderik errespetuzkoena, amaieran ibartarrak txalo zaparrada ikusgarri batez agurtu zituena. Hasierako txistuarekin batera, azken jardunaldietako joera berari heldu zion neurketak: joko bizia, erritmo itzela eta jokaldi bakoitza gol aukera garbian amaituta. Taktika landua, banakako kalitate handia eta pistaren kontrol ia bikaina. Valentino izan zen lehen kolpearen protagonista, 3., 7. eta 10. minututan hat-tricka sinatuta; Víctor ere jaialdira batu zen 8. minutuan. Markagailuan [...]







