29 2026.05.29

BELABIETA GALAZ JANTZIKO DA IGOERAKO FINALAREN BILA

2026-05-29T16:28:38+02:0029/05/2026|

Giro aparta izango da larunbat honetan 18:30etik aurrera Belabietan. Harmailak lepo beteta eta festa giroa nagusi, Ibarrako kiroldegia seigarren jokalari bilakatuko da kantxan, talde moreari bultzada emateko Bigarren Mailarako igoerako finalaurrekoetako itzuliko neurketa erabakigarri honetan. Gainera, Belabietara bertaratu ezin izango diren zaleek partida zuzenean jarraitzeko aukera izango dute YouTuben, klubaren kanal ofizialaren bidez. Mikel Diestrok zuzentzen duen taldeak berebiziko hitzordua dauka aurretik, joan den larunbatean Andaluzian jokatutako joaneko partidan lortutako 3-2 estuaren ondoren. Emaitza horrek garaipena beharrezko bihurtzen du moreentzat, Belabietan bertan igoerako final handirako txartela eskuratzeko. Taldea denboraldiko unerik onenetako batean iristen da neurketara. Jokalari guztiak prest daude, zalantza [...]

24 2026.05.24

BELABIETAK ERABAKIKO DU FINALERAKO TXARTELA

2026-05-24T18:42:51+02:0024/05/2026|

Maila handiko partida jokatu zen Polideportivo Ruiz Mateos kiroldegian, Xerezen eta CMO Valves Lauburu Ibarra taldearen artean, Lehen Mailako giro apartarekin. Harmailak lepo bete ziren partida hasi baino ordubete lehenago, eta etxeko zaleek etengabeko bultzada eman zioten taldeari neurketa osoan zehar. Hasieratik bertatik erritmo eta intentsitate handia ezarri zuen Xerezek, presio itogarri batekin. Irteera bikain horrek berehala izan zuen saria: 2. minutuan, José Antoniok kontraeraso ezin hobeto gidatu bati amaiera eman zion etxekoak aurretik jartzeko. Ordutik aurrera, joan-etorriko neurketa bihurtu zen, bi areetan aukerak etengabe sortuz. Xerezek joko zuzena eta baloi luzeak baliatzen zituen bitartean, ibartarrek bosteko irteerarekin egiten zuten [...]

21 2026.05.21

BELABIETA ZAIN: AURRETIK JEREZ DAGO

2026-05-21T18:08:07+02:0021/05/2026|

Bigarren Mailara igotzeko ametsak bizirik dirau CMO Valves Lauburu Ibarrarentzat. Ibartarren taldeak 2026ko maiatzaren 23an, larunbatarekin, jokatuko du igoera faseko bigarren kanporaketako joaneko neurketa, Xerez Toyota Nimauto taldearen aurka, aparteko agertoki batean: Jerez de la Fronterako José María Ruiz Mateos Udal Kiroldegian. Partida Cadizko hirian jokatuko da, 20:15ean, eta sasoi betean iristen diren bi talde aurrez aurre jarriko dira, biek ere Bigarren Mailarako igoeraren helburua gero eta gertuago ikusteko ilusio osoa baitute. Talde gipuzkoarraren entrenatzaile Mikel Diestrok jokalari guztiak prest izatea espero du hitzordu garrantzitsu honetarako, aurkariaren mailaz eta Andaluzian izango den giro beroaz jakitun. CMO Valves Lauburu Ibarrak konfiantzaz [...]

10 2026.05.10

LAUBURU KE IBARRA MAHALAK GARAIPENARI EUTSI DIO

2026-05-10T15:48:40+02:0010/05/2026|

Talde morearen filialak denboraldi amaiera ikusgarria egiten jarraitzen du. Txubel eta Garmenen jokalariek berriro ere euren sasoi bikaina erakutsi zuten Salvatierran 0-2 nagusituta, eta beste hiru puntu eskuratuta ibartarren momentu aparta berretsi zuten. Partiduak berriro ere islatu zuen talde gazte, lehiakor eta gose baten hazkundea; jardunaldiz jardunaldi nortasunez eta konpromisoz erantzuten jakin duen taldea. Garaipenari esker, Lauburu KE Ibarra Mahalak presio gutxiagorekin jokatuko du, aurreko jardunaldian matematikoki mailari eustea ziurtatu baitzuen, merezimendu handiz eta bikain lortutako helburua. Filialaren denboraldia txapela kentzekoa izaten ari da. Jokalari more gazteek kanpaina bikaina osatu dute, partida bakoitzean haziz eta urte osoan egindako lanak saria [...]

4 2026.05.04

TXAPELDUNAK: GARAIPENA, TITULUA ETA POZA BELABIETAN

2026-05-04T17:19:36+02:0004/05/2026|

Belabieta jai giroz bete zen jada errealitatea zen zerbait ospatzeko: liga erregularreko txapeldun titulua. Sailkapenari begira presiorik gabeko partida izan arren, sinbolismoz betea zegoen, CMO Valves Lauburu Ibarrak garaikurra jaso baitzuen bere zaleen aurrean, Naturpellet CD San Cristóbal taldea 8-5 garaitu ondoren. Neurketa ustekabe batekin hasi zen: bi minutu eskas igaro zirenean, Samuelek aurreratu zituen segoviarrak Txubi gaindituta; atezain titularra zen jardunaldi honetan, Marcosen hutsunea zela eta. Ez zuen asko itxaron Mikel Diestrok zuzendutako taldeak ustekabe honi erantzuteko, eta Víctor Requerok berdinketaren gola sartu zuen. Partida irekia eta lehiatua ikusten zen. Eduardok berriro aurreratu zituen bisitariak, baina etxekoen erreakzioa berehalakoa [...]

1 2026.05.01

GARAIKURRA ZALEEKIN PARTEKATZEKO EGUNA

2026-05-01T16:41:43+02:0001/05/2026|

Belabietan jai giroa aurreikusten da: CMO Valves Lauburu Ibarra taldeak zaleekin ospatuko du titulua. Larunbatean Belabietan ez da ohiko jardunaldia izango. Nahiz eta baloia 18:30ean abiatuko den ligako azken neurketan, garrantzitsuena ez da markagailua izango. CMO Valves Lauburu Ibarrak Naturpellet CD San Cristóbal hartuko du, sailkapenari dagokionez eraginik ez duen partida batean, baina emozioz, harrotasunez eta ospakizunez beterik. Ibarrako taldea izango da protagonista nagusia; izan ere, bere zaleen aurrean jasoko du liga erregularreko txapeldunaren kopa. Denboraldi osoan egindako lanaren aitortza da, eta orain arrakastaren bidean funtsezko izan den zalegoarekin partekatzeko aukera izango du. Giro aparta espero da harmailetan, Belabieta benetako [...]

Go to Top