Joan den asteburuan 3-0 irabazi zion Lauburuko senior taldeak Eskoriatzari. Neskek bi jardunaldietatik bi irabazi dituzte. Orain arte pilatu zitzaketen sei puntuak lortu dituzte, beraz.
Ez dira partida errazak izaten Eskoriatzaren aurkakoak. Lehiakide gogorrak dira eta, orain arte, dezente korapilatzen zitzaizkien ibartarrei beraien aurkako norgehiagokak. Dena den, pasa den ostiralean, ez zen horrelakorik gertatu eta hasieratik etxekoek nagusitasuna izan zuten.
Lehen zatia estu ez bukatzeko eta arnas pittin bat hartzeko, Lucia Zumetak gola sartu zuen. 1-0ekoarekin atsedenaldira iritsi eta gero, bigarren zatian, lasaitasunaren eta garaipenaren 2 gol sartu zituzten etxekoek, bata Nerea Aiestaranek eta bestea Olaia Lizartzak, buruz.
Izan ziren estualdiak, momentu zailagoak, eta baita Eskoriatzako neskek gola ia-ia eskutan izan zutenekoak ere; baina Lauburuko neskek atea hutsean eustea lortu zuten.