Lauburu lo zelairatu zen partidara eta, kategoria honekin bat ez datozen defentsako despiste batzuk medio, bi gol oparitu zituen hasierako minutuetan. Hala ere, zorigaiztoko abiatze horretatik aurrera, jokoaren gidaritza hartu eta partida nagusitzen hasi zen, San Juanen aurrean aukerak sortuz. Horrela, azkenean, Zumetak 2 eta 1-ekoa jartzea lortu zuen; lehen zatiko 9. minutura arte egindako lanari justizia eginez. 
Partida berdinketara bidean zihoala zirudienean, bertako taldeak 3 eta 1-ekoa igo zuen markagailura. Gol horrek partida oso aldapan gora uzten bazuen ere, emaitza justua zela adierazi beharra dago. Izan ere, pistara askoz ere zentratuagoak ateratzea behar beharrezkoa da etxetik kanpo irabazi nahi bada. 
Aldageletatik bueltan, Hualdek zuzendutako mutilek erreakzionatu egin nahi izan zuten ordura arte egin zen jokoaren aurrean. Horrela, hasiera eman zitzaion moreek ekimena hartu zuten bigarren zati bati. Baina, hala ere, ez zen lortzen ate aurrean asmatzea. Hala, hainbat aukera izan ondoren, Iñigok ez zuen barkatu eta indarra emateko eta markagailua iraultzen hasteko balio izan zuen bigarrena igo zuen Laubururentzat. Segundo batzuk geroago, Oihan zen hori posible egiten zuena, San Juango markagailuan hain beharrezkoa zen berdinketa jarriz.
Aurrerago, ibartarrek gero eta gaitasun handiagoa erakusten hasi ziren erasoan. Horren aurrean, Iker Bizkairen mutilak indartsu eta markagailuan aurretik jartzeko gogoz agertu ziren eta amaierarako 7 minutu eskas falta zirenean, beste gol bat sartzea lortu zuten. Dena den, talde moreak ez zuen amore ematen eta bere aukeretan sinesten jarraitzen zuen.
Partidaren tarte frenetikoan geuden eta Laubururen gogoekin eta Iruñeara bidaiatu zuten zale amorratuekin, berriz ere berdinketa iritsi zen Oihanen dobletearen bidez. Handik gutxira, Hualdek 5-eko jokoaren aldeko apustua egin eta talde nafarrak ate hutsa aprobetxatu zuen baloia erditik jaurti eta beren markagailua 4-tik 5-era igotzeko.
Aurkariaren defentsa itxiak markatu zituen azken minutuak. Horren aurrean, Hualdek ez zuen zalantzarik: ARRISKATU eta 5-eko erasoarekin jarraitu. Erabaki horrekin eta azken txistua entzuteko 3 minutu besterik geratzen ez zirenean, Javi Saldise partida erabakita uzteaz arduratu zen 5-5-ekoa jartzen zuen gol indartsu batekin. 
Entrenatzaile ibartarraren arabera: “Ahalegin handia egin dugu markagailua iraultzeko. Akatsen ondorioak jasan behar izan ditugu eta bi gol oparitu ditugu lehen bi minutuetan. Hori gakoa izan da partidaren garapenerako. Onena taldeak beregan sinisteari utzi ez diola izan da. Eta hori da, hain zuzen, egiten jarraitu behar duguna, hurrengo asteetan hirunaka batuz”. 
Bi taldeentzat oso garrantzitsuak ziren 3 puntu zeuden jokoan larunbateko partidan eta dena eman zuten horiek lortu eta Play Off-eko sailkapenaren helburura gero eta gehiago hurbiltzeko. Datorren astean Kukuyaga taldeari aurre egiteko ordua izango da. Beste aukera bat erronka handiei aurre egiteko!
GOAZEN LAUBURU!!!!
PARTIDAKO XEHETASUNAK
San Juan A.D: Javier Pulido, Aitor Perez, Roman Sañudo, Igor Echarri eta Iñigo Ororbia
Horiez gain: Simon Roda, Raid Sbaa, Francisco Javier Morillas, Francisco Javier Oroz, Guillermo Bueno eta Javier Amezqueta
Lauburu K.E: Iñaki Peña, Iñigo Iribarren, Andoni Zumeta, Andoni Carlosena eta Javi Saldise
Horiez gain: Andoni Agirrezabala, Aitzol Oyarbide, Oihan Carlosena, Jorge Sanchez, Beñat Aldalur eta Oier Goikoetxea
GOLAK
1-0 MIN 1 IGOR ECHARRI
2-0 MIN 2 IGOR ECHARRI
2-1 MIN 9 ZUMETA
3-1 MIN 13 JAVIER PULIDO
ATSEDENALDIA
3-2 MIN 27 IÑIGO IRIBARREN
3-3 MIN 27 OIHAN
4-3 MIN 33 SIMON RODA
4-4 MIN 34 OIHAN
5-4 MIN 37 AITOR PEREZ
5-5 MIN 37 JAVI SALDISE
Arbitroak
Alonso Montesinos, Oscar (C.T.A. Aragonés) 
Fernandez Sanchez, Daniel (C.T.A. Aragonés)