Igande honetan gure taldea Castrora bidaiatuko du, 11:30ean Castro Urdiales C.F.S taldearen aurka jokatzeko, Ligako bederatzigarren jardunaldiko partidan. Pasa den astean Gora Grupo Ironen aurka garaipena lortu ostean, Jotak zuzentzen duen taldeak gehitzen jarraitzea espero du, sailkapeneko lehen 4 postuetan mantenduz.
Aurkariarekin lotuta, taulako 7. postuan daude gaur egun, guztira 7 puntu pilatuz. 8 jardunaldi jokatu dituzte orain arte eta horietatik 2 irabazi dituzte, beste 1 berdindu egin dute eta gainerako 5ak, berriz, galdu. Dena den, badakigu Castrok ondo konpentsatutako taldea duela, jokalari beteranoekin zein gazteekin. Horrela, konfiantza hartzetik urrun, taldeak bost zentzumenak aktibatu beharko ditu 40 minututan zehar. Gogora dezagun, lehen itzulian Belabietan beren bisita jaso genuenean, 4 eta 1-eko emaitzarekin irabaztea lortu genuen arren, jokoaren intentsitateak eta berdintasunak faltak ondo kudeatzen ez jakitera eraman gintuztela, nolabait desagertzera behartuz. Faktore horrek min handia egin digu beste batzuetan ere eta kosta ahala kosta saihestu behar dugu, partidatik ez ateratzeko.
Gure jokalariei dagokionez, Alvaro izan ezik (aduktoreko molestiak baititu), gainerako guztiak deitu ditu gure entrenatzaileak. Bestalde, aurreko astean esan genuen bezala, azken jardunaldietan deialdian egon arren, Peña oraindik ez zen taldearen dinamikan sartu, litekeena izanik aste honetatik aurrera sartzea. Hala izan da. Ibartarrak asteroko saioak burutu ditu taldekideekin, geldialdi luze baten ondoren bere lehen minutuak jokatzeko esperoan.
Halaber, Jotak etxetik kanpo jokatzeak dakarren oztopoa azpimarratu nahi izan du, batez ere, Belabietatik kanpo Laskorainen aurkako berdinketarekin bakarrik puntuatu dugula kontuan hartuta. “Badakigu nolako zailtasunak ditugun kanpoan jokatzean eta etxean erakusten dugun gauza bera erakusteko gai garen ikusi nahi dugu, ez jokoan, mentalki baizik”, adierazi du Arregik.
Horrela, ibartarrak sakon saiatuko dira 3 puntu batu eta gure entrenatzaileak eta, ziur zuek ere, haiengan ikusi nahi duzuen ezinbesteko indar mentala erakusteko. Azkenik, jakinarazi nahi dizuegu partida zuzenean jarraitu ahal izango duzuela Castroko taldearen YouTubeko kanaletik. Halaber, xehetasun guztiak Twitterreko gure kontu ofizialetik (@LAUBURUKEIBARRA) ere komentatuko ditugu.
Beti bezala, zuen zain egongo gara!
GOAZEN LAUBURU!!!!