Lauburu Ibarra Mahala Almi Elorrietako taldearen aurka arituko da asteburu honetan Ligako seigarren eta hamahirugarren jardunaldietako norgehiagoketan. Lehen partida larunbatean izango da Bilbon, eguerdiko 13:00etan. Bigarrena, berriz, igandean Ibarran, goizeko 12:00etan.

Aurkariari dagokionez, 21 puntu ditu 7 garaipen eta 3 porrotekin. Zentzu horretan, “oso lehiakorra den talde bati” egin beharko diotela aurre azaldu du Arevalok. Halaber, gainerako taldeekin alderatuta, aurkariak “defentsa-filosofia ezberdina” duela gaineratu du gure entrenatzaileak eta kontraerasora oso erraz egiten duela salto. Horrekin, jokalariek kontzentratuta egin beharko dute lan 40 minutuetan zehar, Aitorrek esan  bezala, “jokoaren eraikuntzan baloiak ez galtzeko”.

Beraz, konpromiso bikoitza izango dute ibartarrek asteburuan. Beren bertsiorik onena erakutsi nahi dute eta helburuak lortzeko eta oso urrun iristeko borrokan jarraitzeko prest daude. Aurreko asteko garaipenarekin eta 2B taldearen kasuan bezala, gure jubenilek ere matematikoki lortu dute bigarren fasera pasatzea. Lau jardunaldiren faltan, erronka bakoitzari are gogotsuago aurre egiteko balioko die plus horrek.

GOAZEN LAUBURU!!!!