Larunbat honetan Kukuiaga Etxebarri FS-ren pista bisitatuko du gure taldeak 18:45ean Ligako hamabigarren jardunaldiari dagokion partidan. Lehen fasea bukatzeko hiru norgehiagoka jokatzeke, 3 puntu garrantzitsu egongo dira jokoan bi taldeentzat.

Bi borroka eta helburu bera

Alde batetik, bizkaitarrak 6. postuan daude gaur egun. Guztira, 10 jardunaldi jokatu dituzte (ibartarrek baino bat gutxiago), 3 irabaziz, 2 berdinduz eta 5 galduz. Zentzu horretan, 11 puntu pilatuta, sailkapeneko lehen 4 sailkatuen artean sartzeko borrokan ari dira. Atzo (asteazkena 17) Zierbenak Otxartaberen aurka galdu ostean (1-4), multzoko hiru talde bizkaitarrak (Zierbena, Gora Grupo Iron eta Kukuiaga) sartu dira laugarren postua lortzeko lehian.

Bestalde, atzeratutako partida horren emaitza (Zierbena vs. Otxartabe) kontuan hartuta, talde morea matematikoki sailkatu da Otxartaberekin batera bigarren fasera. Jotak zuzentzen duen taldeak ahalegin handia egin du gaur egun duen postua lortzeko.

Pase hori lortu izana alde batera utzita, dinamika onarekin jarraitzeak garrantzia berdina izaten jarraitzen du; izan ere, lehen fasean lortutako puntuek bigarrenerako balio dute eta zortzi taldeko sailkapen berri hori ordenatuko dute, azpitalde bakoitzeko lehen laurak osatutakoa.

Molestiekin jarraitzen du Alvarok. Gainerakoak, guztiak prest

Taldeak aste osoan zehar entrenatu du. Jokalari guztiek oso saio konpletoak burutu dituzte eta asteburuan sor daitezkeen eszenatokiak aztertzen joan dira. Horrela, Alvaro izan ezik, oraindik ez baita osatu eta atseden hartzea komeni baitzaio, beste jokalari guztiak prest egongo dira norgehiagokari aurre egiteko. Erronka handia, zalantzarik gabe.

“Oso zaila izango da”

Jotak adierazi duenez, Kukuiaga jokalari “oso arriskutsuez” osatuta dago, joko “oso zuzena” erabiltzen baitute. Entrenatzaileak esan digunez, horrelako aurkari baten aurrean “oso zaila da lapurreta egoerak sortzea”; izan ere, “pilota emanez, kontra erasoan atera eta estrategiak jokatzen saiatzen da”. Era berean, Gora Grupo Iron azken hauen etxean menderatu zutela gogorarazi du, ia inork lortu ez zuena. Beraz, badaki, aste osoan ondo prestatu diren arren, larunbateko jokoa “oso zaila” izango dela.

Zuzenean Youtuben eta Twitterren

Gogoratu partida zuzenean jarraitzeko aukera izango duzuela, bai Kukuiagaren Youtubeko kanalean (Kukuiaga Futbol Sala), bai Twitterreko gure kontu ofizialean (@LAUBURUKEIBARRA).

Zuen zain egongo gara!

GOAZEN LAUBURU!!!!