Asteburu honetan, Otxartabe talde bilbotarra izango du aurkari Lauburu Ibarra Mahalak. Lehen partida Belabietan jokatuko dute arratsaldeko 16:00etan. Bigarrena, Bilbon, goizeko 11:15ean. Norgehiagokak igande honetan bertan amaituko den lehen faseko 7. eta 14. jardunaldiei dagozkie. 

Otxartaberi dagokionez, sailkapeneko azken postuan daude, puntu kopuruan Gora Red Blue beren bizilagunekin berdinduta. 12 jardunaldietatik 2 irabazi dituzte, beste 2 berdindu eta 8 galdu. Horrekin lotuta, sailkapenaren behealdean dagoen talde bati aurre egingo dioten arren, aurkaria “oso arriskutsua” dela adierazi du Arevalok. Gainera, gure entrenatzaileak gaineratu duenez, aurreko urtearekin alderatuta baliteke aurkariak talentu gutxiago izatea, baina astero aurrera egiten dutenez, ziur partida bikoitzerako konpromisoa “zaila” izango dela.

Horrela, astean zehar, bizkaitarren maila taktikoa aztertzen eta lantzen aritu da talde morea; batez ere, defentsa altua eta indibiduala erabiltzen dutela jakinda. “Erasoari dagokionez, 3-1 sisteman pibotarekin jokatzea gustatzen zaie, baina hegalera eroriz eta 4-0 joko sistema berreraikiz”, azaldu du Aitorrek.

Hortaz, beste behin ere, gure taldeak garaipenaren alde borrokatuko du bi neurketetan. Beste 6 puntu lortuz gero, Lauburu Ibarra Mahalak porrota ezagutu gabe emango zion amaiera 14 jardunaldi gogorrez osatutako lehen fase honi. Jokalarientzat ez ezik, zale ibartarrentzat ere ahaztezina izango litzateke. Lortu ala ez, talde honek egiten duen lana miresteko modukoa da.

GOAZEN LAUBURU!!!!