Osakidetzak egin beharreko PCR proben ondoren, Jubenilen Ohorezko Mailan beste 6 positibo egon direla baieztatu dezakegu. Horren aurrean, Klubak animo mezu bat helarazi nahi die kaltetuei eta haien familiei.
Horrela, Osakidetzak uneoro emandako jarraibideak betez, plantilla osoa konfinatuta dago. Gainera, Klubak dagoeneko jakinarazi dizkio Espainiako Futbol Federakundeari, horretarako prestatutako bitartekoen bidez, doktoreak Erakunde Federatiboari igorri dizkion txostenak.
Ondorioz, kirol-egoeraren garrantzia bigarren mailara pasa da eta nazional mailan jokatzen duten bi taldeen berregituraketa aztertua izaten ari da. Izan ere, OJM-ko jokalarien egoerak eragin zuzena du 2B taldearen egunerokotasunean; Jotaren taldea osatzen duten jokalarien kopurua eskasa baita. Zentzu horretan eta bi taldeek kirol arloan emaitza onak lortu dituzten arren, Kirol Zuzendaritzatik egoera aztertzen ari dira denboraldiko une garrantzitsu honetan.
Azaldutako zailtasunari, larunbatean 2B mailako taldeak jokatu behar duen partida gehitzen zaio. Bertan, Iruñeko San Juan taldearen aurka arituko dira, igoera faseari dagokion Play Off-a jokatzeko eskubidea emango luketen bi postuengatik borrokan. Funtsezko duelua, hortaz. Era berean, datorren denboraldian jokatuko den Espainiako Koparako plazetako bat lortu nahi da matematikoki. Horrekin lotuta, une zail hauetan, plaza hura eskuratzea bihurtu da taldearen helburu nagusia. Lortuz gero, ekainean Gasteizko teknikariaren etorrerarekin hasi zen ziklo berrirako aurreikusi ziren itxaropenik onenak gaindituko genituzke.
GOAZEN LAUBURU!!!!