Antxon, Zumeta eta Endika, Lauburu agurtzen duten hirukotea
Nafarrak eta bi tolosarrek pistak uzteko beren unea iritsi dela erabaki dute eta ez dira 2021-2022 denboraldirako gure 2B taldeko kide izango. Hiruren artean, 20 denboraldi eman dituzte elastiko morea defendatzen, eta, elkarrekin, esperientzia ahaztezinak partekatu dituzte.
Horrela, Klubeko kirol zuzendaritza, Jotarekin batera, lanean ari da baja garrantzitsu horiek ordezkatuko dituzten jokalari berriak bilatzeko. Denboraldi honetako kirol emaitza onekin, datorrenean are hobeak lortzea espero da. Asmo handiko proiektu ilusionagarri bati buruz ari gara, ziur bere fruituak emango dituena; batez ere, parte hartuko duten pertsona guztien inplikazio handia kontuan hartuta.
Beraz, beren etapa bukatutzat emanez, gure hiru jokalariek ez dute agur esan nahi izan Klubari eta zaleei hitz batzuk esan gabe.
Antxon: Futbolean, bizitzan bezala, dena etapak dira. Bost urteren ostean, etapa polita eta garrantzitsua amaitu da Ibarran. Ez da erabaki erraza izan, baina gorputzak eta, batez ere, buruak eskatzen didana da. Eskerrak eman nahi dizkiot Klubari nigan lehen egunetik izan duen konfiantzagatik. Proiektu honetan eta talde honetan zaindu nau eta beti eskertuko dut. Eskerrak eman nahi dizkiet, halaber, aldagelak haiekin partekatzeko zortea izan dudan jokalari guztiei, eskerrik asko bihotzez. Lauburuk jokalari bat galdu du, baina baldintzarik gabeko zale bati irabazi du. Gozatu egin dut jokaldi eta gol bakoitzean, baina, batez ere, Belabieta dardarka eta gurekin batera gozatzen ikustean gozatu dut. Maite zaituztet eta beti eramango zaituztet nirekin. ESKERRIK ASKO
Zumeta: Oso zoriontsu izan naiz etapa honetan eta eskerrak eman nahi dizkiot Klubari. Jokalari bezala izugarri progresatu dut, beti inguruko entrenatzaile onenak gurekin izatearen zortea izan baitut. Asko ikasi dut Mikel, Alfredo eta Jotarekin. Era berean, zuzendaritza osatzen duten pertsonei ere eskerrak eman nahi dizkiet. Beti izan dugu oso tratu ona, batez ere, beti aurrez jokatu dugulako elkarrekin. Jokalarietako bakoitzari ere, eskerrik asko. Batzuekin urte gehiago egon naiz, beste batzuekin gutxiago, baina, garrantzitsuena: bizitza guztirako lagunak izango direnak daramatzat nirekin, benetan garrantzitsuak diren gauzetarako hor egongo direnak.
Endika: Urte asko izan dira Klub honetan, eta beti etxean bezala sentiarazi naute. Eskerrak eman nahi dizkiet Lauburu osatzen duten familia osoari, hau da, 5 urte hauetan lagun izan ditudan jokalari, teknikari, zuzendari eta zaleei. Espero dut nik bezala gozatu izana. Ziur nago orain arte bezala lan eginez, areto futboleko arratsalde handiak izango ditugula berriz Belabietan. ESKERRIK ASKO ETA GOAZEN LAUBURU
Lauburutik zorte handia opa diegu hirurei beren proiektu berrietan, eta Belabietan ikustea espero dugu, harmailetatik izan behar bada ere, bizitza osoan euren taldea izan dena animatuz. Faltan botako zaituztegu.
MILA ESKER Antxon, Zumeta eta Endika!! GOAZEN LAUBURU!!!!