Joan den denboraldian Euskal Ligan estreinatu ginen Lauburu Ibarra Mahalarekin, eta Aitor Arevalo entrenatzailearen eskutik egin genuen, Lauburuk beti izan duen teknikaririk trebatuenetako bat. Norgehiagokak aurrera ateratzeko zailtasunak egon ziren arren, klubak oso pozik bukatu zuen taldearekin; izan ere, helburua beti izan da hura osatzen duten jokalarien prestakuntza eta bilakaera.
Horregatik, denboraldi honetan, bigarren urtez jarraian, berriro maila honetan lehiatzea erabaki dugu, eta joan den astean hasi ziren lehiaketarako prestaketa-saioak. Aldaketa aipagarriak aipatzearren, senior mailako lau jokalarik (Danel, Jon Estarbe, Aimar Iturrioz eta Jokin Agirretxe) erreleboa eman diet zenbait jokalari jubenilei. Taldearen zuzendaritzari dagokionez, Arevaloren esku jarraituko du, eta adierazi du, urtero bezala, erronka berri honek “lan handia” eskatuko duela.
30 jardunaldi eta 15 taldek osatzen dute Liga, eta irailaren 24ko asteburuan hasiko da. Horrela, 22-23 denboraldiari ongi etorria emateko atarian, gure entrenatzaileak “gogotsu” ikusten ditu jokalariak. Beraz, sentsazio positiboekin jartzen gara martxan, jakitun izanik zein funtsezkoa den, klub morearen ezaugarri den konpromisoarekin batera, jokalari bakoitzak hasieratik gure kirolaz gozatzen jakitea. GOAZEN LAUBURU!!!!