Lauburukoek Ibarran zehar ibili ziren asteazken arratsaldean, bertako saltokietan 2022-2023 denboraldiko “Aurten bai, morez blai” kanpaina aurkezten.
Herriko saltokiei eskerrak eman nahi dizkiegu bertako ekonomiari laguntzeko egiten duten ahaleginagatik ez ezik, gure proiektuaren alde urtez urte ematen duten laguntza eta babesagatik.
Guretzat, beti da plazera eta harrotasuna da Ibarrako dendariekin lankidetzan aritzea.
Harrera ona jasota, aurrera jarraitzen du kanpainak, eta klubak baikortasunez eta ilusioz ikusten du partida bakoitzean taldeari bere helburuak lortzen lagunduko dioten bazkideen izen-emateen erritmoa.
GOAZEN LAUBURU!!!!
AURTEN BAI, MOREZ BLAI