Larunbat honetan Mateo Muñoz Ribera de Navarra hartuko dugu etxean, 18:30ean. Denboraldiko hogeigarren jardunaldiari dagokio partidak eta, azken boladan gure ahulguneak zeintzuk izan diren ikusita, espero dugu aurreko asteko atsedenak deskonektatzeko ez ezik, burua indartzeko ere balio izana.
Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 9. postuan dago 26 punturekin, 8 garaipen, 2 berdinketa eta 9 porroten ostean. Horren artean, memoria pixka bat egiten badugu, ez da zaila lehen itzuliko norgehiagoka horretaz gogoratzea, asko sufritu baikenuen 3 puntuak Ibarrara eramateko (hala erakusten du, hain zuzen, 4-5eko azken emaitza estuak)).
Horrela, jokalari guztiak deitu ditu gure entrenatzaileak. Gainera, Eric eta Iliasen iraupen luzeko lesioak kontuan hartuta, Euskal Ligako Ekainek eta Beñatek lagunduko digute beste behin.
Play Off-eko postuengatik borrokatzea da helburua eta, beraz, jada inauterietan murgilduta, garaipenaren bidera itzuli izana ere ospatu ahal izatea espero dugu. GOOOOAZEN!!!!