Klubak ilusio handiarekin ekin dio lanari 23-24 proiektuaren eraikuntzan. Horrekin lotuta, lehen taldeko zuzendaritzaren atalaren baitan, Vanessa Ortegok eta Jota Arreguik abenduan jakinarazi zioten kirol zuzendaritzari klubean jarraitzeko zuten asmoa, ez orain arte ez bezala ordea. 

Biek lan handia egin dute urte hauetan zehar, eta oso gustura eta pozik sentitu dira. Ondorioz, kudeaketarekin eta antolaketarekin lotura handiagoa duten beste funtzio batzuetan murgiltzea erabaki dute etorkizun hurbilean.

Jakin badakigu inoiz ez dela une egokia hurrengo denboraldiari begira komunikazio ofizialak egiteko, baina zaleekin dugun gardentasuna mantendu nahi izan dugu. Beste behin, ilusioz betetako proiektu berri bat dator, eta espero dugu gure etengabeko bilakaerarekin bat egingo duen urrats bat eman izana.

GOOOOOOAZEN!!!!