Bihar etxean jokatuko dugu bigarren aldiz jarraian arratsaldeko 18:00etan, eta talde nafar bat hartuko dugu beste behin, oraingoan, Tudelano Ribera Navarra. Hamahirugarren postuan kokatuta, soilik 3 puntu behar dituzte Tuterakoek sailkapenean gu harrapatzeko, beraz, talde batentzako zein bestearentzako funtsezko den neurketa baten aurrean gaude.
Gainera, Gabonak iritsi baino lehen izango dugun azken-aurreko norgehiagoka izango da, eta, duela zenbait jardunalditik errepikatzen gatozen bezala, ezinbestekoa da lehen itzulia amaitzeko geratzen zaigun azken bultzada hauetan guztietan batzea.
Zentzu horretan, Diestrok jokalari guztiak deitu ditu, Beñi izan ezik; izan ere atzo lesionatu egin zen entrenamenduan, eta ezin izango du jokatu (badirudi zuntz haustura duela, baina oso berria da lesioa, eta egun batzuk itxaron beharko ditugu diagnostiko ofiziala izateko). Bestalde, ohikoa denez, Euskal Ligako Martin Iraolaren laguntza izango dugu.
Batu egin behar ditugu hiru puntu hauek!!! Kontuan izan etxeko bezala 2023an jokatuko dugun azken partida dela. Ahalik eta agurrik onena eman beharko diogu, ezta? GOOOOOOOAZEN!!!!