Bihar Tafallara bidaiatuko dugu Tafa Vulcanizados Ruiz FS taldearen aurka 18:00etan jokatzeko, eta hainbat arrazoi ditugu arratsalde zirraragarri batek espero digula baieztatzeko. Azter dezagun horietako bakoitza:

Alde batetik, nafarrek 1-2 irabazi zieten pasa den asteburuan San Juango bizilagunei, eta horrek talde bat zein bestea 45 punturekin kokatzea eragin zuen. Era berean, Tafallakoen garaipenak (baita geureak ere) aukera eman digu Iker Torok zuzendutakoengandik zertxobait bat gehiago urruntzeko; izan ere, oso gertutik estutu gaituzte orain arte, baita jardunaldi batean baino gehiagotan gainditu ere. 

Bestalde, Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, emaitza horrek are zirraragarriagoa bihurtu du Play Offeko laugarren posturako lehia. Lauburu, Zierbena, Tafa eta San Juan. Hori da gaur egungo ordena, eta benetan ausarta da une honetan norbaiten aldeko apustu sendoa egiten duen oro.

Azkenik, 22-23 denboraldian hasiera ohikoa izan ez duen arren, arrakastaz eman diote buelta egoerari Nafarroakoek, eta sailkapenaren goialdean hutsune bat lortu. 

Horrekin guztiarekin, areto futboleko ikuskizun on batetaz gozatu ahal izango dugula dakigunez, klubeko oinarrian dauden taldeak gonbidatu ditugu bidaia honetan lagun gaitzaten, beste behin ere gure taldea babesteko helburuarekin.

Aipatutakoa aintzat hartuta, jokalari guztiak deitu ditu Jotak, eta Beñat etorriko da Euskal Ligatik. Oso gutxi geratzen da dena amaitzeko, eta gure kartutxo guztiak agortu behar ditugu hainbeste denbora eskaini diogun zerbait lortzeko. Elkarrekin, GOOOOAZEN!!!!