Aste honetan, Alfredo Hualderen taldeak atseden hartuko du Malagan ospatuko den Areto Futboleko Espainiako Kopa dela eta. Hala eta guztiz ere, datorren astean jokatuko duten partidan zentratzeko balio duen asteko entrenamendu saioa mantentzen ari dira ibartarrak.
Horrekin lotuta, talde moreak Palentziara bidaiatuko du Guardo F.S Deporcyl taldearen aurka jokatzeko, Ligako 24. jardunaldiari dagokion partidan. Palentinoek oso talde indartsua osatzen duten arren, garaipena lortzeko aukerekin ikusten du bere taldea Hualdek. Gainera, taldeko kapitaina den Aitzol Oyarbidek Guardo talde handia dela azaldu du eta bere etxean puntu askok ihes egin ohi ez duten arren, beraiek dena emango dutela.
Era berean, aipatzekoa da, lehiatzeko erritmoari eusteko asmoz, ostegunean taldeak lagunarteko bat jokatuko duela Belabietan Aitor Arevalok zuzendutako Ohorezko Jubenil Mailaren aurka.
Beraz, are gehiago indartzeko balio izango duen atseden astea izango da hau. Denboraldi amaierarako proposatutako helburura ahalik eta gehien hurbiltzeko asmoz, ahuleziak landu eta bertuteak indartzen ari dira. Helburu hori lortzea asko zaildu den arren, gure taldeak badaki egoera zailenei eta kaskarrenei aurre egiten. Ezer ez dago galduta oraindik, baina inoiz baino fede gehiagorekin sinetsi beharko da horretan, aldeak murrizteko aukerak agortzen ari baitira.
AUPA LAUBURU!!!!