Bihar, arratsaldeko 18:30ean, denboraldiko errebelazio taldea bihurtu den SCDR Anaitasunaren bisita izango dugu. Nahiz eta talde nafarra igo berria izan, merezimenduzko laugarren postuan kokatu da, 40 puntu pilatuz eta AD San Juan hirugarren sailkatuarekin berdinduz (biek norgehiagoka bat gutxiagorekin). Orain arte jokatu diren 21 partidetatik, Narvaizek zuzentzen dituenak 12 irabazi dituzte, 4 berdindu eta 5 galdu. Gainera, liderraren aurka jokatu zuten jardunaldia izan ezik, bolada oso ona daramate, eta 3 puntu lortzera iritsi dira mailan oso finkatuta dauden aurkari gogorren aurka.

Gureei dagokienez, 2-1eko emaitzarekin galtzetik gatoz Zaragozako Patatas G├│mez Sala 2012-ren aurka, zalantzarik gabe azken metroetan asko asmatzea falta izan zitzaigun neurketa batean. Hori kontuan hartuta eta astean 3 saiotan lan egin ondoren, helburua akatsak zuzentzea eta 3 puntuak Ibarratik ez mugitzea izango da.

Gogora dezagun biharko partida bigarren itzuliko 8.na eta 21-22 denboraldiko 23.na dela. Talde guztiek ondo ezagutzen dugu elkar eta badakigu inork ez duela barkatzen; are gehiago edozer gauza gerta daitekeen eta edozein porrotak arrisku handiegia ekar dezakeen urte batean.

Horregatik guztiagatik, Belabietara hurbiltzera animatzen ditugu gure zale guztiak. Badakizue azkenaldian zuen berotasuna eta indarra jokoaren ezinbesteko atal bihurtzen ari dela eta, bihar, berriro ere horrela izatea nahi dugu.

Zuen zain gaude!

GOAZEN LAUBURU!!!!