Gol festa, titulua eta Espainiako Kopa / Goleada, título y a la Copa de España
Lauburu K.E. Mahala, Jubenilen Ohorezko Mailan 3. multzoko ligako txapeldun da, azken jardunaldian Castro Urdialesen kontra 6-0 irmo bat egin ondotik. Pasa den astean Usabalen irabazita liga eskura geratu zitzaien Juananen mutilei, baina lanak amaitzeko arazoak izaten dira beti, urduritasuna agerian geratzen baita. Larunbat arratsaldean broma gutxi eta kontzentrazio handia izan zen hasiera-hasieratik; moratuek ez zutela aukera galtzen utziko sumatzen zen. Eta horrela izan zen, hasierako nagusitasunak urte ona gol kopuru handi batekin amaituko zela iragartze zuen. Etxeko taldea hamar minutura aurreratu zen, tiro bortitz batekin egindako gol bikainarekin; atezainak ezin izan zuen ezer egin baloia eskuadratik sartzea saihesteko. Nagusitasuna [...]
