Garaipena ukitu ostean puntu baliotsu bat lortu du Lauburuk (4-4) / El Lauburu obtiene un valioso punto tras ver de cerca la victoria (4-4)
Partida zirraragarria, zalantza emaitzan eta puntuen partiketa azkenean. Kategoria salbatzeko aurrera pauso bat izan bada ere, amaitzeko lau minutu faltan gureak 2-4 irabazten zihoazela jakiteak, zapore gazi-gozoarekin geratzea eragin zuen. Ibarrak norgehiagoka defentsa pista erdian ipiniz hasi zuen, jokoa aurrera zihoan heinean aurreratzeko asmoz. Santurtzik, bere aldetik, ibartarren baloi irteera presionatzen saiatzen ziren. Moratuek, atzo txuriz, hasierako jokaldi hauetan erasokorrago egon ziren eta lehenbiziko arrisku egoerak beraiek sortu zituzten. Beñat, Javi Saldise, Andoni Zumeta eta Ioritz markagailua estreinatzeko zorian egon ziren, baina lehenbiziko minutu hauetan ez zuten asmatzea lortu eta honek Santurtzi hauspotu zuen erasoan. Lehenbiziko zatiaren erdian indarrak orekatuak [...]
