About anjel

This author has not yet filled in any details.
So far anjel has created 748 blog entries.
24 2017.03.24

Lauburu K.E. derbiaren garaipenaren bila / Lauburu K.E. a por la victoria en el derby

2017-03-24T16:56:35+01:0024/03/2017|

Derbi garrantzitsua jokatuko du Lauburu K.E.-k datorren igandean; 12:10ean izango da Donostiako Mons kiroldegian. Internacional Intxaurrondo “D4” kategoriako hondarrean dago, baina horrek ez du esan nahi partida erreza izango denik. Gipuzkoako hiriburutik hiru puntuak eskuratuta etortzeko lan eta esfortzu handia egin beharko dela garbi dago hainbat gauzengatik: Mario Ballesterosen taldeak azkenera arte lehiatzen du eta jasan dituen porrotak xehetasun txiki batzuengatik izan dira. Beraiek, beren aldetik, Ibarran lehenbiziko itzulian jasandako gol kopuruen ordaina ere, hartu nahiko dute eta derbiak donostiarren animoak aktibatzeko balio dezake. Moratuek, aldiz, Arros, Txipi eta Labakaren errefortzuaz baliatuz, kategorian mantentzea ziurtatu nahi dute. Etorri berri hauek [...]

18 2017.03.18

Lehenengo taldea berezko izerdiaz indartuko da / El primer equipo se refuerza con su propia savia

2017-03-18T12:03:24+01:0018/03/2017|

Lehenengo taldeak aste honetan partidarik jokatuko ez badu ere, lanari ez dio etenik eman. Idazkaritza teknikoak, txapelketaren etenaldi hau aprobetxatu du, klubean aspalditik ezagunak diren hiru jokalarien etorrerari ekiteko. Honela, 40x20ra itzuli diren jokalari hauen berri ematen dugu: Unai Labaka, Iñigo Arrospide, “Arros” eta Ander Esnaola “Txipi”. Kluba bi bider poztu da itzulera hauekin, alde batetik, txapelketan jokatzeko falta diren jardunaldiei begira, esfortzu handia suposatzen duelako, eta bestetik, itzulerak berak, klubak gure jokalari zein tekniko edota inplikatutako beste edozeinengan sortzen duen konpromisoa eta izaera islatzen duelako. Eraginkortasunari dagokionez, bai Arros eta baita Txipi ere, entrenamenduetara gehitu dira normaltasun osoz eta [...]

17 2017.03.17

Lauburu Aldaz Klinika irabazten jarraitzera / Lauburu Aldaz Klinika a seguir ganando partidos

2017-03-17T16:52:52+01:0017/03/2017|

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA, Jubenilen Ohorezko Mailak atseden du aste honetan, txapelketan izango den etenaldiagatik. Aurreko jardunaldian garaipen garbia lortu ostean, LAUBURU ALDAZ KLINIKA, gizonezkoen taldea, Lasartera joango da  larunbatean, 16:00etatik aurrera, Cecilia fruta denda Kebab Lasarte taldearen aurka jokatzeko asmoz. Bost jardunaldi falta direnean, sailkapeneko lehenbiziko zortzien arteko aldea oso txikia da. Liderra eta zortzigarren sailkatuaren artean sei puntu bakarrik daude eta bigarren eta zortzigarrenaren artean hiru besterik ez. Aste honetako aurkaria goiburuko postu hauetatik at dago, baina ez da lasaitzea komeni eta kontzentrazio handia beharko da partida guztian zehar. LAUBURU ALDAZ KLINIKA emakumezkoen taldeak 2-1 galdu zuen joan [...]

14 2017.03.14

Lauburu Mahalak errukirik gabe goleatu zuen Errioxako C.D. Valle del Ebro / El Lauburu Mahala goleó sin piedad al C.D. Valle del Ebro riojano

2017-03-14T17:36:06+01:0014/03/2017|

Gol zaparrada Belabietan, non ligaren azken itzuliari hasiera eman zioten ibartarrak Pasa den asteburuan Jubenilen Ohorezko Mailaren 3. multzoko ligako txapelketaren azken itzulia hasi zen; multzoa baldintzatua dago, izan ere, zazpi talde bakarrik egonik, bi itzuli oso jokatu behako baitira, kategoriako beste multzo guztiekin txapelketako egutegia era orekatuan itxi ahal izateko. Beraz, taldeak elkarren artean lau aldiz jokatu beharko dute eta aurreko asteburuan laugarren erronda honen hasiera izan zen. Hau gogoratzea garrantzitsua da, ez baita ohiko egoera eta zazpi klub hauek egin duten esfortzuak gure inguru geografikoari egokitzen zaion multzoa desagertzea ekidin baitu; Kantabria, Nafarroa, Errioxa eta Euskal komiteak osatzen [...]

13 2017.03.13

Golaren aurrean trakets egon zen Lauburu baten porrota gogorra (0-2) / Derrota de un Lauburu negado de cara al gol (0-2)

2017-03-13T11:15:58+01:0013/03/2017|

Atzo arratsaldean Lauburuk jasandako porrota pisuzkoa eta ustekabekoa izan zen. Pisuzkoa, neurketa guztiak izan zuen gidoiagatik, eta ustekabekoa, gureak, aurreko bi jardunaldietan hasitako bolada baikorrari jarraipena emateko ilusioarekin atera zirelako kantxara. Ezin izan zuten; neurri handi batean, aurkariak, talde gaztea eta ideia garbiekin, Ibarrakoek begitan hartu zuten joko eredu bat ezartzen jakin izan zuelako neurketaren zati handi batean. Aldi berean, piparreroen ate aurrean sortutako aukeretan, Lauburuk baino gehiago asmatu zuelako ere bai. Partidaren laburpenak jokoaren 40 minutuetan errepikatu zen tonika bera islatzen du: Nuestra Señora del Portal taldeak metroak ematen zituen, beren defentsa 10 metroetan kokatuz; Lauburu, goian presionatzen saiatzen [...]

11 2017.03.11

Lauburu Aldaz Klinika irabaztera doa Eskoriatzara / Lauburu Aldaz Klinika a ganar al Eskoriatza K.E.

2017-03-11T09:45:19+01:0011/03/2017|

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA, Jubenilen Ohorezko Mailak, txapelketaren azken fasea hasiko du, gaur, larunbata, 16:15ean Belabieta kiroldegian Errioxako Valle del Ebro taldea jasoaz. Aurreko jardunaldian garaipen garbia lortu ostean, LAUBURU ALDAZ KLINIKA emakumezkoen taldea, gaur, larunbata, Eskoriatzara joango da, 19:45etik aurrera bertako taldearen aurrean neurtzera. Bi talde hauek elkarren aurka jokatutako azken bi partidak oso lehiatuak izan ziren eta banako berdinketan amaitu zituzten biak. Beraz, gaurkoa ere, oso parekatua izatea espero da. Olatzen jokalariak sailkapenean bigarren postua betetzen dute eta gaurkoa, postuan finkatzeko aukera bikaina izango da. LAUBURU ALDAZ KLINIKA, gizonezkoak ere, aurreko jardunaldian garaipena lortu zuten, eta atzo Legorretako [...]

10 2017.03.10

Lauburu K.E. Ibarrak Zaragozako A.V.V. Las Fuentes jasoko du / Lauburu K.E. Ibarra recibe al zaragozano A.V.V. Las Fuentes

2017-03-10T18:39:53+01:0010/03/2017|

Lauburu K.E. Ibarrak, Aragoiko Las Fuentes Bizilagunen Elkarteko parte den Lepanto kirol elkarteko Nuestra Señora del Portal taldea jasoko du Belabietan, larunbatean 18:30ean. Pasa den denboraldian hirugarren mailako aragoiar multzoan txapeldun geratu ostean bigarren B mailara igo berria den taldea, hain zuzen. Neurtuko diren bi klubak kanteratik elikatzen dira batik bat, eta azpiko kategorietan lan handia egiten dute. Horregatik dira, biak, txapelketako talderik gazteenak. Sailkapen orokorrean puntu bakarreko aldea dute Zaragozakoek eta ibartarrek. Antzeko datu hauekin, oso parekatua izango den neurketa baino ez da espero; joaneko partidan gertatu zen antzera: azkenean hiru puntuek ihes egin zutelarik, gainera. Aurkariarentzat inoiz erosoa [...]

6 2017.03.06

Bukaera arte sinetsi zuen Lauburu baten garaipen bikaina (1-2) / Gran victoria de un Lauburu que no dejó de creer (1-2)

2017-03-06T08:05:45+01:0006/03/2017|

Azkenean iritsi zen; Belabietatik urrun, Lauburu menderakaitz batek lortutako lehenbiziko garaipena, ez agian, bere partidarik onenean, baina bai, bere buruan fede eta konfiantza izugarria duen talde batek behar handiena zuenean. Misteriozko pelikula bat bailitzan, sufritzea tokatu zen, lesioengatik lermatua dagoen talde baten aurrean eta bertan zenbat zale biltzen diren ikusita, ligako kantxa zailenetako batean. Futsala lehenesten den tokietan jokatzea plazer bat izaten da beti, eta Lauburuk Belabietan lortutako merituzko berdinketarekin idazten hasi zen filmeko gidoiari jarraipena Quinto de Ebron eman izana eskertzen dugu. Hau hasi besterik ez da egin eta gehiago nahi dugu. Partidari buruz, esan behar, biek ala biek [...]

3 2017.03.03

Lauburu K.E. Ibarra Quintora doa / Lauburu K.E. Ibarra viaja a Quinto

2017-03-03T19:08:15+01:0003/03/2017|

Lauburu K.E. Aragoiko lurretara joango da, 16:30ean Quintoko udal kiroldegian jokatzera. Sala Quinto kategoria honetan talde historikoa da. 30 punturekin zortzigarren postu eroso batean dago, eta honek lasai ibiltzeko aukera ematen dio, jaitsierako postuetatik 10 puntura baitago. Graccurris F.S. dago une hauetan jaitsiera markatzen, 20 punturekin. Hala ere, otsaila ez da oso ona izan beretzat, bina berdinketa eta porrota eginda, esan genezake, taldea ez dagoela denboraldiko forma onenean. Mikel Diestroren mutilentzat momentu ona izan daiteke 3 puntuak etxera ekartzeko eta taularen alde arriskutsutik ihes egiteko. Moratuen taldea, Belabietan, Juventud del Círculo C.D. taldearen aurkako partida zirraragarri batean, hiruna berdindu ostean [...]

28 2017.02.28

Lauburu Mahala estropezu egin du Castro Urdialesen / Lauburu Mahala tropieza en Castro Urdiales

2017-02-28T11:04:43+01:0028/02/2017|

Kantabriako taldeak sufritzen jakin izan du ibartarren igoera ekiditeko Ibartarrak bazekiten Peru Zaballakoa, partida zaila izango zela eta konpromiso zail honi aurre egiteko zentratuta agertu ziren bertara. Taldearen egoerak okerrera egin zuen larunbat goizean, Zuri, amonaren heriotzagatik, partidan baja izan zelako. Klubaren izenean, besarkada handi bat familia guztiari orokorrean eta bereziki, Laubururen parte diren bi anaiei. Bajen zerrenda luzeari beste bat gehiago gehituz aurkeztu zen taldea, beraz, kostako herri honetara eta ligako titulua lortzeko lehian ezinbestekoak diren hiru puntuen bila, taldeak, guztia eman zuen bertan; porrota garesti eskaini zuen eta pistan piparreroen DNA guztia utziz, azken segundora arte borrokatu zuen, [...]

Go to Top