Porrota mingarria atzokoa; lehiakor agertu eta azkenera arte borrokatu bazuen ere, une zehatz batzuetan inspiratuago agertu zen aurkari bat nagusitu zitzaion Laubururi. San Juanek egindako lehenbiziko tantoa erremontatu ostean, moratuek ez zuten 2-1eko errenta mantentzen asmatu eta 3-4ko emaitzarekin galtzera iritsi ziren.
Norgehiagoka bi taldeak beren ideien araberako defentsa eginez hasi zen; Lauburu aurkariaren zelaira arrimatzen zen nafarren baloi irteera ekidin asmoz, eta San Juan aldiz, pista erdian zain geratzen zen ondoren trantsizio azkarren bidez ateratzeko. Lauburu oso ongi sartu zen partidan, aurkariak baino trebetasun handiagoa erakutsiz elaborazioan, honela, lehenbiziko aukerak moratuentzako izan zirelarik.
Alta, lehenbiziko zatiaren erdialdean, nafarrek biziago jolasten eta beren eraso jokoa hobeto konektatzen hasi ziren, honela, norgehiagoka menderatzea pasaz. Momentu honetatik aurrera hasi ziren bisitarien aukerak iristen. Horietako batean, eta Zuhaitzek trebetasunez nafarren hurbilketa batzuk ekidin ostean, Chemak bandan baloi bat harrapatu eta Agusen markatik aldeginez, Zuhaitz azpitik gainditu eta 0-1ekoa ezarri zuen.
Golak min handia eragin zien ibartarrei, zeinak, nafarren menpe pasa zituzten hainbat minutu. Kezka une hauetan agertu zen moratuen izaera lehiakorra, emaitzari esfortzu handiarekin eutsiz, baina tantoa egiten ezin asmatuz. Lehenbiziko zatia 0-1ekoarekin amaituko zela uste zutenean Atsedenaldiaren inguruan iritsi zen eta Zumeta izan zen tantoaren egilea; pibot posiziotik jaurtiketa bortitz batekin Alvaroren atea zulatuz gol bikaina lortu zuen. Berdinketaren golak moratuek biziki animatu zituen eta lehenbiziko zatia aurkariaren atetik hurbilago amaitu zuten, garaipena posible zela garbi utziz.  
Bigarren zatian Lauburuk jokoaren eskema aldatu zuen eta bere erasoak hiruko jokoaren bidez elaboratzeari ekin zion. Aldaketa honek ibartarrak partidan hobeto sartzea eragin zuen eta San Juanen aurrean nagusitasuna erakutsiz, hainbat arrisku egoera sortu zituzten. Hauetako batean, Javi Saldisek Andoni Carlosenaren pase bat aprobetxatu zuen markagailuan 2-1ekoa ezarri eta Belabietara sekulako poza zabaltzeko. Zailena egina zegoela zirudien, izan ere, San Juan bezalako talde bati emaitza iraultzea ez baita batere erraza.
Alabaina, nafarrek ez ziren norgehiagokatik aldendu eta aurrera pauso bat eman zuten bere burua markagailuan azpitik ikusi zutenean. Zalantzazko emaitza zenez, bietako edozeinek egin zezakeela tantoa jakiteak  tentsio handiko uneak sortu zituen. Momentu hauetan lortu zuten asmatzea Sanjuandarrek: konturatzerako, Guille eta Santiagoren eskutik eta bi estrategia-jokaldien bidez, bisitariek bi tanto egin zituzten, moratuen errenta irauli eta markagailuan berriro aurretik jarriz.
Berriro azpitik ikustean, Mikelen mutilak, arrisku handiagoarekin, gora joatea erabaki zuten eta San Juanek abantaila handitzeko aprobetxatu zuen, Guillek, Aitzolengandik urrun egindako bandako sake bat Zuhaitzen irteerara aurreratuz amaitu zuenean.
Mikelek aukera guztiez baliatzea erabaki zuen orduan. Bosteko jokoarekin, ibartarrak oso ongi asmatu ez zuten saiakera batzuen ostean eta ideiak ordenatzeko balio izan zuen hutsarte baten ostean, Lauburu benetako arrisku egoerak sortzen hasi zen nafarren atean. Honela iritsi zen Javi Saldisen tantoa, atzoko arratsaldean bi gol sartu zituen jokalaria: bisitarien area hertzean jasotako baloi bat aprobetxatuz moratuen parrokian berriro itxaropena piztu zuen.
Zoritxarrez, geratzen zen minutu eta erdian egindako saiakera guztiak ez zuten emaitzarik eman, eta, nahiz eta, momentu batzuetan baloia Alvaroren atearen inguruan ibili zen, ez zen arrisku egoera garbirik sortu. Beraz, 3-4ko emaitzarekin eta xehetasun batzuk zein momentuko asmatzeak eragindako emaitza izan zenaren sentsazioarekin iritsi ziren partidaren amaierara.
Laburbilduz, partida borrokatua, kalitatezko aurkari baten aurrean egindakoa; Lauburuk lehiatzeko gai dela erakutsi zuen berriro eta honela egiten du gainera multzoko edozein aurkariaren aurrean. Alabaina, emaitza honek ez du sailkapenean dituzten larritasunez libratzen, nahiz eta aurkari zuzen guztiak galdu egin zuten atzokoan. Gauzak honela, datorren astean Santurtzin jokatu beharko dute, partida honek dimentsio handiagoa hartzen duelarik eta garrantzi handiko partida bilakatuz. Bizkaitarrak ibartarrak baino urgentzia handiagorekin agertuko dira, izan ere, bi taldeen artean dagoen lau puntuko aldeak baten eta besteen kontuak desberdinak izatea eragiten baitu. Hala ere, Lauburuk norgehiagoka hau jaitsieraren mamua atzean uzteko aukera paregabetzat hartuko du eta ondorioz, ardura eta dedikazio handiagoarekin prestatuko du. Klubari, orain arte egindako esfortzua eskertu eta ligako final liluragarri honetan indarrak metatu dezaten, gureak animatzea besterik ez zaio geratzen. Borrokatzera eraman gaituen egoera honetan helburua lortuko dugula konbentzimendu osoa dugu. GOAZEN LAUBURU!!!
PARTIDAREN XEHETASUNAK
LAUBURU K.E. IBARRA: Zuhaitz, Andoni Carlosena, Arros, Javi Saldise (2) eta Agus. Aitzol, Andoni Agirrezabala, Txipi, Andoni Zumeta (1), Xabi eta Ioritzek ere, jolastu zuten.
SAN JUAN A.D.: Alvaro, Mikel, Saul, Javier eta Santiago (1). Javier Oroz, Guillermo (2), Aitor, Chema (1) eta Julenek ere, jolastu zuten.
TXARTEL HORIAK: Saul eta Santiago (SAN JUAN A.D.)
GOLAK

  • 0-1 MIN 12 Chema
  • 1-1 MIN 18 Andoni Zumeta
  • 2-1 MIN 25 Javi Saldise
  • 2-2 MIN 31 Guillermo
  • 2-3 MIN 35 Santiago
  • 2-4 MIN 37 Guillermo
  • 3-4 MIN 38 Javi Saldise

EPAILEAK

  • Raul, Gomez Saiz (Kantabriako Komitea)
  • Abel, Pereda Varela (Kantabriako Komitea)

KRONOMETRATZAILEA

  • Daniel, Dos Anjos De Celis (Euskal Komitea, Gipuzkoa Territoriala)

Oharra: Leaburuko ostatuak eskaini eta bazkideen artean egiten den bi lagunentzako afariaren zozketan irabazle Sagrario Etxeberria Larrarte suertatu zen. Zorionak!!!

Derrota dolorosa, la sufrida ayer por un Lauburu que compitió muy bien y apuró sus opciones hasta el último suspiro, pero que se vio superado en los momentos clave por un rival que estuvo más inspirado. Tras remontar el tanto inicial San Juandarra, los morados no acertaron a mantener la renta de 2-1 y terminaron cediendo, con el resultado final de 3-4.  
Se iniciaba el encuentro con los dos equipos defendiendo en base a sus ideas; El Lauburu iba hasta campo contrario, intentando así obstaculizar la salida de balón navarra, mientras que el San Juan esperaba en media pista para después salir en transiciones rápidas. El Lauburu entró muy bien en el partido, mostrándose más acertado que su rival en la elaboración, lo que provocó que las primeras ocasiones tuvieran color morado.
Sin embargo, mediada la primera mitad el cuadro navarro comenzó a entonarse y a conectar mejor su juego de ataque, pasando así a dominar ligeramente el choque. Es en ese momento cuando empezaron a llegar las ocasiones visitantes. En una de ellas, y tras haber resuelto Zuhaitz con acierto varios acercamientos San Juandarras, Chema cazaba un balón en la banda y, tras deshacerse de la marca de Agus, establecía el 0-1 batiendo a Zuhaitz por abajo.
El gol hizo daño a los ibartarras, que pasaron varios minutos a merced del equipo navarro. En estos minutos de zozobra apareció el carácter competitivo de los morados, sujetando con esfuerzo el resultado, mientras el acierto no terminaba de aparecer. Éste llegó al filo del descanso, cuando parecía que la primera mitad terminaría con el 0-1, Zumeta anotaba un golazo desde la posición de pivot, perforando la portería de Álvaro con un potente disparo. El tanto del empate espoleó a los morados, que terminaron el primer acto más cerca de la portería rival y dejando bien claro que la victoria era posible.
La segunda mitad dio comienzo con el Lauburu cambiando de esquema de juego, pasando a elaborar sus ataques con juego de 3. Este cambio hizo que los piparreros entraran mejor en este segundo acto, siendo superiores al San Juan y generando varias ocasiones de peligro. En una de estas, Javi Saldise aprovecho un gran pase de Andoni Carlosena para poner el 2-1 en el marcador y llenar de alegría Belabieta. Parecía que lo más difícil estaba hecho, pues voltear un resultado a un equipo como el San Juan no es empresa sencilla.
Sin embargo, el cuadro navarro no le perdió la cara al choque y dio un paso al frente al verse por debajo en el marcador. Esto hizo que se vivieran momentos de mucha tensión, a tenor de lo incierto del resultado y de que el gol podía llegar para cualquiera de los dos bandos. Fue entonces cuando apareció el acierto de los jugadores con los que cuenta en San Juan. Así, en un abrir y cerrar de ojos, el equipo visitante anotó dos goles, obra de Guille y Santiago, tras sendas jugadas de estrategia, dilapidando así la renta morada y poniéndose de nuevo por delante en el marcador.
Al verse por debajo en el electrónico, los de Mikel se vieron obligados a irse arriba y a asumir más riesgos. Hecho que fue aprovechado por el San Juan para ampliar la ventaja, al culminar Guille un saque de banda lejano a la espalda de Aitzol, adelantándose a Zuhaitz en su salida.
Fue entonces cuando Mikel decidió quemar todas las naves para apurar las opciones que quedaban. Con el juego de 5, tras unos primeros intentos en los que los ibartarras no se mostraron excesivamente acertados, y tras un tiempo muerto que sirvió para serenar las ideas, el Lauburu comenzó a generar verdadero peligro ante la meta navarra. Así llegó el tanto de Javi Saldise, bigoleador en la tarde ayer, que supo aprovechar un balón que recibió al borde del área visitante para llevar la esperanza a la parroquia morada.
Desafortunadamente, los intentos que se sucedieron en el minuto y medio que quedaba no dieron los frutos esperados y, si bien el balón rondó en varios momentos la portería de Álvaro, no se produjeron ocasiones claras de peligro. Se llegó, por tanto, al final del partido con el resultado de 3-4 y la sensación de que fueron los detalles y el acierto puntual, quienes privaron al Lauburu de un resultado mejor.  
En definitiva, partido muy peleado ante un rival de gran calidad, en el que el Lauburu volvió a demostrar que puede competir, y de hecho así lo hace, con cualquier rival del grupo. Sin embargo, el resultado cosechado provoca que los nuestros no puedan liberarse definitivamente de los apuros clasificatorios, pese a que todos los rivales directos perdieron en la tarde de ayer. Así las cosas, el choque que disputarán los nuestros la semana que viene en Santurtzi, adquiere una dimensión mayor, pasando a ser un partido de gran trascendencia. El equipo vizcaíno llegará con más urgencias que el Ibarra, no en vano, los 4 puntos que separan a ambos conjuntos hacen que las cuentas de unos y otros sean diferentes. No obstante, el Lauburu afrontará el encuentro como una oportunidad irrenunciable de dejar atrás todos los fantasmas del descenso, por lo que preparará el partido con el mayor esmero y dedicación. Desde el club solo queda agradecer una vez más el esfuerzo realizado hasta la fecha y animar a los nuestros a que aúnen las fuerzas en este apasionante final de liga. Estamos convencidos de que alcanzaremos el objetivo por el que las circunstancias nos han hecho pelear. GOAZEN LAUBURU!!!
DETALLES DEL PARTIDO 
LAUBURU K.E. IBARRA: Zuhaitz, Andoni Carlosena, Arros, Javi Saldise (2) y Agus. También jugaron: Aitzol, Andoni Agirrezabala, Txipi y Andoni Zumeta (1), Xabi y Ioritz. 
SAN JUAN A.D.: Alvaro, Mikel, Saul, Javier y Santiago (1). También jugaron: Javier Oroz, Guillermo (2), Aitor, Chema (1) y Julen.
TARJETAS AMARILLAS: Saul y Santiago (SAN JUAN A.D.) 
GOLES 

  • 0-1 MIN 12 Chema 
  • 1-1 MIN 18 Andoni Zumeta
  • 2-1 MIN 25 Javi Saldise 
  • 2-2 MIN 31 Guillermo 
  • 2-3 MIN 35 Santiago
  • 2-4 MIN 37 Guillermo 
  • 3-4 MIN 38 Javi Saldise 

ARBITROS 

  • Raul, Gomez Saiz (Comité Cántabro) 
  • Abel, Pereda Varela (Comité Cántabro) 

CRONOMETRADOR 

  • Daniel, Dos Anjos De Celis (Comité Vasco, Territorial Guipuzcoana)

Nota: En el Sorteo de la Cena entre los socios ofrecida por el ostatu de Leaburu la agraciada fue Sagrario Etxeberria Larrarte. Zorionak!!!