About anjel

This author has not yet filled in any details.
So far anjel has created 748 blog entries.
7 2016.10.07

Lauburuk Segorbe F.S. jasoko du Belabietan / El Lauburu K.E. recibe la visita de Segorbe F.S.

2016-10-07T08:57:38+02:0007/10/2016|

Larunbatean, Lauburu K.E. Ibarrak Segorbe F.S., Castellóko taldea jasoko du Belabieta kiroldegian. Arratsaldeko 16:30ean izango da. Bisitariek etxekoek baino puntu bat gehiago dute sailkapen taulan, eta azken partidan, Santurtzi F.S. taldearen aurka berdinketa lortu zuten. Denboraldi honetarako lau fitxa berri egin ditu Valentziako taldeak, lauak jubeniletik igo direlarik. Talde borrokalaria da eta jokoan dauden hiru puntuak eskuratzen saiatuko da, taulan erditik gorako postuan kokatuz hurrengo partidak lasaitasun handiagorekin hartzeko helburuarekin. Ibartarrak, aldiz, Zierbenan partida on bat jokatzetik datoz, nahiz eta 4-1eko emaitzak zapore gazi-gozoarekin utzi zituen. Mikel Diestroren mutilak, markagailuan hiru puntu dituztela, etxean jolastearen abantaila aprobetxatu beharko dute garaipena [...]

6 2016.10.06

Lauburu Mahalak irabazten segi nahi du Zierbenan / Lauburu Mahala a seguir victorioso en Zierbena

2016-10-06T06:50:38+02:0006/10/2016|

Pasa den larunbatean, Belabietan eskainitako gol-festaz gozatu ondoren, aste honetan txapelketaren hirugarren partida jokatzea tokatzen zaigu Bizkaian. Aurkaria Zierbena da, hiru partidetatik bakarra irabazita, sailkapenean, hiru punturekin, bosgarren postuan dagoena. Gure mutilak berriz, bi partidetatik bi garaipen lortu ostean moralki oso indartsu daude. Misterrak nahikoa lan izango du aste honetan gazte hauen euforia kudeatzen. Azpimarratu nahi dugu, larunbatean, aulkian, Elgoibarko Concepto Egile taldearen denboraldi arrakastatsu batean kide izan ziren bi lagun, berriro elkartuko direla; Juanan Rodriguez moratuekin eta Arkaitz Sisniega “Txubas” galipoekin. Ibarrako espedizioaren autobusa, 14:45ean irtengo da Belabieta kiroldegitik, Zierbenako Udal Kiroldegian, 18:00etan partida jokatzea. Beste aldetik, Lauburu Aldaz [...]

4 2016.10.04

Lauburu Mahalaren gol-festa Belabietan / El Lauburu Mahala se da un festín en Belabieta

2016-10-04T07:00:12+02:0004/10/2016|

Harmailetan ikusle mordoa jubenilen joaz txundituta Aurreko astean, Errioxan jokatu zuten partida eta gero, Lauburu Mahala, Jubenilen Ohorezko Mailak amestutako hasieraz hitz egin genuen; Orain, denboraldiaren debutean, gazte oparoak, ligaren hasiera bikain horri jarraipena eman diotela esan daiteke, Belabietan aspaldi ikusi ez zen gol-festaren bidez. Gora Bilbao aurkaria, bi partidetatik bi irabazita zetorren Ibarrara, baina etxekoen joarekin etsi behar izan zuen; hamahiru gol izan ziren guztira, gure aldeko 12-1eko emaitzarekin amaitu zelarik partida. Zuri-ri egindako penaltiak ireki zuen markagailua, hirugarren minutuan, eta Zuri berak jaurti zuen. Lehenengo tantoarekin bisitariak blokeatuta geratu ziren eta ondorengo lau minutuetan etxeko taldeak 4-0eko emaitza [...]

2 2016.10.02

Garesti ordaindu du Lauburuk txapeldunaren pistan (4-1) / El Lauburu vende cara su piel en la pista del vigente campeón (4-1)

2016-10-02T22:01:26+02:0002/10/2016|

Zapore gazi-gozoarekin itzuli dira gure mutilak Bizkaiatik. Taldeak aurrez aurre jokatu zuen, askoren esanetan, kategoriako aurkaririk indartsuena denarekin; markagailuan aurreratzea lortu eta defentsan lan bikaina egin bazuten ere, bigarren zatiaren hasieran, aurkariak une zehatzetan asmatu izanak emaitza irauli zuen, eta gureak ezin izan zioten buelta eman. Partidaren hasieran, etxeko taldeak kantxa guztian zehar presioa sartzen igaro zuen, eta piparreroak, aldiz, pista erdian defentsa indartuz. Lehendabiziko zati guztian, orokorrean, aurkariaren erasoak geratzeko bi taldeak izan zuten gaitasuna geratu zen agerian; gol-aukera guztiak aurkariaren zelaian ostutako baloien bidez izan ziren. Gauzak horrela, lehendabiziko zatian ez zen arrisku handiko egoera askorik sortu, bi [...]

1 2016.10.01

Cristianen hutsunea betez, Javi Saldiserekin indartuko da Lauburu / El Lauburu se refuerza tras la baja de Cristian con Javi Saldise

2016-10-01T09:36:05+02:0001/10/2016|

Klubak, ilusio handiarekin eta ongietorri beroa emanez, jokalari berri baten berri eman nahi du. Javi Saldise da, Italiako Areto Futbolean Bigarren Mailan jokatzen duen Virtus Noicattarotik dator gurera. 24 urte egin berri dituen jokalari “beteranoa”, Irurtzungoa izatez, Lauburura dator hilabete zailak igaro ondoren, bai kirol arloan eta baita arlo sozialean ere. 2015eko udan, Xotarekin, Lehenengo Mailan debutatu ondoren, protagonismo handiago baten bila, maletak egin eta Zamoran, Bigarren Mailan, hasi zen jokatzen. Javi beraren esanetan, kirol arloan garai arrakastatsua izan zen, minutuak eta golak pilatuz joan zena, baina kirolarekin zerikusik ez duten gaietan oso garai zaila; Lantaldeari ordaintzetik utzi ondoren, 2015eko [...]

30 2016.09.30

Lauburu K.E. Ibarra Zierbenara doa / El Lauburu K.E. Ibarra se desplaza a Zierbena

2016-09-30T18:41:20+02:0030/09/2016|

Larunbatean, 18:00etan Lauburu K.E., Zierbena, kategoriako izarretako baten aurrean jarriko da. Galipoek, jokatutako bi partidetatik biak irabazi dituzte, Segorbe F.S. taldearen aurka 6-1ekoarekin, azken jardunaldian eta Tafatrans F.S. taldearen aurka 0-4 lehendabizikoan. Emaitza hauek erakusten dute talde bizkaitarrak duen gaitasuna eta irabazteko grina. Zierbenak, astean zehar, Errege San Juan F.S. Iruñeko taldeari 6-0 irabazi dio; garaipen honek ohorezko mailara sartzeko aukerak irekitzen dizkie bizkaitarrei. Konpetizioaren hasiera-hasieratik zaila jartzen ari da talde hau eta nafarrek ezin izan zuten ezer askorik egin hauen aurka. Ligako irabazle izan da hiru alditan eta ez bada mailaz igo, kategoriak dituen behar ekonomikoei aurre egiteko zailtasunak [...]

30 2016.09.30

Lauburu Mahalak Gora Bilbao jasoko du Belabietan / Lauburu Mahala recibe la visita del Gora Bilbao

2016-09-30T08:32:47+02:0030/09/2016|

Larunbatean 18:30ean, LAUBURU MAHALAk Belabietan debutatuko du Gora Bilbao talde bizkaitarraren aurrean, bi jardunaldi egin ostean, txapelketan nagusi dena. Bana garaipen lortu duten bi talde dira, ligako bigarren jardunaldi honetan. Piparrero gazteak, pasa den astean C.D. Valle del Ebro taldeari, Errioxan, 1-7 irabazi ondoren moralki indartsu datoz, baina ezin dute gehiegi fidatu, lehen aipatu bezala, bizkaitarrak, lehendabiziko bi jardunaldietan bi garaipen eginda baitatoz eta txapelketan liderrak dira. Jubenilen Ohorezko Mailaren partida aurretik, 16:30ean kadeteek lagunarteko bat jolastuko dute Xota talde nafarren indartsuaren kontra. Honela, prestakuntzarekin jarraituko dute, geroz eta hurbilago dagoen lehiaketari begira. Larunbata honetan, beraz, aukera bikaina izango da [...]

27 2016.09.27

Lauburu Mahalak garaipenarekin debutatu du Logroñon / Debut con victoria en Logroño del Lauburu Mahala

2016-09-27T15:42:58+02:0027/09/2016|

Piparreroek 1-7ko emaitzarekin gailendu ziren ligako debutean. Jubenilen Ohorezko Mailak amestutako hasiera izan zuen C.D. Valle del Ebro taldearen aurrean, Errioxan bertan. Taldeari Logroñoko Gonzalo de Berceo kiroldegian jokatzea egokitu zitzaion denboraldiaren hasiera honetan, aurkariaren ezaugarri askorik ezagutzeko aukerarik gabe, baina hasiera ona emateko haina ilusio sartuta motxiletan. Lehendabiziko unetik partida irabaztera atera ziren moratuek, defentsa altu eta presioa eginez hasi zuten norgehiagoka, aurkariaren atearen bila. Lehendabiziko minutu eta erdian Zurik, kokapen eraso batean, eta ongi landutako jokaldi baten bidez, markagailua igo arazi zuen. Partidan lanean jarraitzeko beharrezko poza eta konfiantza barreiatu ziren, aldi berean, ibartarren aulkian. Aurkaria pista erdian [...]

25 2016.09.25

Gazteek ausardia erakutsi zuten: Lauburu 7-Tafatranas 2 / Los "niños" se sueltan la melena: Lauburu 7-Tafatranas 2

2016-09-25T20:09:46+02:0025/09/2016|

Sub-19ko 4 golek klubaren apustua babesten dute Atzo arratsaldez Belabietan jokatutako partidak bi zati oso desberdinak erakutsi zizkigun. Lehendabiziko zatian Lauburu presaka eta pazientziarik gabe ibili zen, markagailuan eragitea lortu ezinik; bigarren zatia, aldiz, bertakoen abilezia medio, tanto-jaialdia bilakatu zen. Pinsequen jokatutako partida bikainaren ostean Lauburuk afizioaren aurrean debutatu behar zuen eta hiru puntuak eskuratzeko beharra zuen gainera, sailkapenean beheraka egin nahi ez bazuen, behintzat. Honek, partidaren lehendabiziko minutuetan ezin asmatuz ibiltzea eragin zien. Bisitarien eskuadra defentsa sutsua egiten ibili zen baina, aldi berean, atearen inguruan ere bai; moratuei arriskuak sortzea dezente kosta zitzaien, gogo gehiegi jartzen zutelako agian. Gauzak [...]

23 2016.09.23

Lauburu Mahalak Valle del Ebro taldea izango du aurrean / Lauburu Mahala se enfrenta al Valle del Ebro

2016-09-23T15:07:32+02:0023/09/2016|

Larunbatean izango du debuta Jubenilen Ohorezko Mailak, Logroñoko Fuenmayor hiriko (Errioxa) CD Valle del Ebro taldearen aurka jokatuko duen partidan. Logroñoko Gonzalo Berceo kiroldegian jokatuko dute partida 18:30etik aurrera. Taldea eta afizioa eramango dituen autobusa Belabieta kiroldegitik aterako da 15:00etan. Errioxarrak, Zierbenaren aurka 6-4 galdu zuten lehendabiziko partida baina maila ona eman zuten beren debutan. Beste aldetik, gure gazteek, aurre denboraldi bikaina egin eta aurreko larunbatean filialaren aurka irabazitako partidaren ondoren, sentsazio onekin joango dira. Piparreroen entrenatzaileak ligaren hasieran honela zioen: “talde bezala era ordenatuan jolastetik urrun gaude oraindik, baina normala da, denbora gutxi daramagu elkarrekin, lantaldean aurpegi berri asko [...]

Go to Top