Kadeteak Espainiako txapelketa jokatzera doaz Castrora/ Los cadetes viajan a Castro Urdiales a disputar el campeonato de España
Euskadiko selekzioen txapelketa zela eta, bertan jokatu duten lau jokalariek izan ezik, kadete gehienek astebeteko atsedenaldiaz gozatu ondoren, iritsi da espainiar kluben arteko Txapelketa bezalako erronkari aurre egiteko unea. Konpromezu zaila eta aldi berean ilusio handia eragiten duena. Txapelketaren finala Madrilgo Mostoles hirian jokatuko da, baina lehendabizi ibartarrak, Castron burutuko den lauen arteko finalaurrekoa jokatu beharko dute. Ibarrari, zozketan, honako taldeak egokitu zaizkio: CFS Castro Urdiales, Kantabriako irabazle eta finalaurrekoaren antolatzailea, Burela Pescados Ruben, Galiziako irabazlea, Moprisala, Gaztela-Mantxako irabazlea eta Alhambra de Guijuelo, Gaztela-Lehoiko irabazlea. Ibartarrak lau talde hauekin jokatu beharko dute eta guztien artean, lehenengo sailkatua suertatzen denak, Mostolesen [...]
