San Juan zail baten aurrean lortu du Lauburuk hirukoa (5-2)
Azken minutuak arte emaitza erabaki gabe egon zen norgehiagoka zail bat atera zuten aurrera ibartarrak larunbatean. Defentsan gogor eta erasoan gauzak garbi zituztela ikusi ziren bi taldeak hasiera-hasieratik, aurkariari baloia kentzeko aukerak ekidin nahian, bereziki. Joko arinagoa egiten zuen Lauburuk, baina okasioak bi aldetan sortzen ziren. Lehenengo zatiaren erdi aldera, Javi Orozek talde nafarra aurreratu zuen markagailuan (0-1), zelai erditik botatako jaurtiketa bat eginez eta Jorge ezustean harrapatuz. Gol honek indarra eman zien ibartarrei eta handik minutura berdinketa lortu zuten bandan egindako jokaldi batekin, Antxonek Andoniri bigarren zutoinera bidali eta honek gustura errematatuz. Handik gutxira berriro Nafarrak aurreratu ziren, [...]