Atea hutsean eta hiru goleko aldearekin irabazi zuten Lauburu K.E-ko neskek Anoetaren kontra denboraldiko lehen jardunaldian.
Etxetik kanpo hasi dute denboraldia gure neskek. Igandean, goizeko 10:45ean jokatu zuten ligako lehen partida, Anoetan. Partida bizia izan zen, azkarra, erritmo askokoa. Hasieratik baloiaren jabetza izan zuten ibartarrek eta, honela, beren jokoa egin ahal izan zuten. Hutsuneak bilatzen jakin izan zuten eta espazioei probetxua ateratzen. Lehen zatian 0-2 abantaila lortuta eta bigarren erdian partida 0-3rekin erdietsita utzia, hiru puntuak Ibarrara ekartzea lortu zuten.