Lauburuk Belabietan jokatuko du hurrengo norgehiagoka, pasa den larunbatean San Juanen irabazi ostean eta asteazkenean Gipuzkoako Kopako partiduan finalaurrekoetara sailkatu eta gero.
Abenduak 9ko larunbatean, Ibarrakoek Escuelas Ciudad de Guadalajara F.S. taldearen aurrean neurtuko dira ligako hamalaugarren jardunaldian. Helburu desberdinak dituzten bi taldeek elkar ikusiko dute Belabietan. Alde batetik, moratuek, sailkapenaren lehenengo postuetan mantentzeko eta dinamika onarekin jarraitzeko ahaleginak egingo dituzte; eta bestetik, Gaztelakoek, Segorberen kontra etxean jokatutakoa galdu ostean, beren dinamika aldatu nahiko dute. Irregular xamar egiten ari da lehenengo itzuli hau, ondorioz goiko postuetatik aldendu delarik.
Moratuen entrenatzailearen esanetan, “konplikazio handiko astea izan dugu Kopako partiduagatik zein lesioagatik izandako bajak direla eta. Gure multzoan areto futbola hobekien egiten duen talde baten kontra jokatuko dugula badakigu, eta taulan merezi ez duen postua betetzen duela ere bai. Azken neurketetako ildoa jarraitu behar dugu, gure armak zeintzuk diren jakin eta haiek erabili”.
Dani eta Andoni Agirrezabalak ez dute jokatuko lesioagatik.
Gogoan izan, betiko moduan partiduaren nondik norakoak klubeko Twitterretik jarraitu ahal izango direla: @LAUBURUKEIBARRA
LARUNBATEAN, ABENDUAK 9, 18:30ean. EZ AHAZTU!
GOAZEN LAUBURU!!!
Oharra: Norgehiagokaren atsedenaldian Karlatz garagardotegiak eskainita, bi lagunentzako afari baten zozketa egingo da klubeko bazkide guztien artean.