Sala Quinto on baten aurrean berdinketa egin du Lauburuk kanpoan
Lauburuk puntuak gehitzen jarraitzen du, nahiz eta oraingoan, Sala Quintok partidaren amaieran 1-3ko emaitza irauli eta azken 15 segundoetan lortutako berdinketarekin bi puntuek ihes egin zioten. Lehenengo denbora nahi eta ezinezko zatia izan zen bi taldeentzako, bietako inork ez zuen-eta, izandako aukeretan gola sartzea lortu. Hori bai, aukera garbienak moreentzat izan ziren; lehendabizi Oihanek langa jo zuen korner batean, eta ondoren Adri, jokalari guztien artean egindako tiralinea jokaldi batean sareetara [...]