Lauburu KE Mahalak Laskorain KE bisitatuko du berriro / El Lauburu KE Mahala visita de nuevo al Laskorain KE

Jubenilen Euskal Koparen finalerdiko joaneko partidak derbi berri bat eskainiko digu Usabalen, gaur larunbata, 16:00etan. Bi talde hauek liga jokatu zuteneko partida zirraragarri hartatik hamabost egun pasa ondoren, berriro neurtuko dira biak Jubenilen Euskal Kopako finalera pasatzeko helburuarekin. Liga irabazteak ematen duen poza oraindik gorputzean dutelarik eta XIV. Espainiako Kopan Aljucer El Pozo taldearen kontra jokatuko dutela jakiteak sortu dien ilusioarekin, Juananen mutilak oraindik eta serioago lan egin beharko dute, [...]

2017-05-05T19:07:23+02:0005/05/2017|

Lauburu KE Ibarraren hiru talde finalaurrekoetan / Tres equipos del Lauburu KE Ibarra en semifinales

Gipuzkoako Areto Futbolean play-offen asteburua dator eta gure klubak, lehiatu duten lau kategorietatik hirutan finalaurrekoak jokatuko ditu. Hasteko, LAUBURU ALDAZ KLINIKA emakumezkoena izango da, ostiral honetan, 20:30etik aurrera Belabieta kiroldegian bere finalaurrekoa jokatuko duena, Trintxerpe C.D. taldearen aurka. Olatzek entrenatzen dituen jokalariak etorrera bikaina egin dute lehiaketara; jokatu gabe urte asko egon ondoren, aurten berriro hasi dira eta oso ongi gainera, sailkapenean bigarren postua lortu baitute. Partida honetan hirugarren sailkatuaren [...]

2017-05-04T16:31:48+02:0004/05/2017|

Lauburu Alfaron erori da Graccurris taldearen intensitateak gaindituta (5-2) / Lauburu cae en Alfaro superado por la intensidad del Graccurris (5-2)

Ibarrak ezin izan zuen ezer positiboa ekarri Alfarotik atzo goizean. Moratuek, partida serio bat egin bazuten ere, eta azken unera arte lehiatzen saiatu, aurkariaren aurrean erori ziren. Aurkariarentzat, atzoko partida permanentzia ziurtatzeko zuen azken aukeretako bat zen eta behar hori nabaritu zen, Alfarokoak intentsitate puntu bat gehiago ipini baitzuten ekintza guztietan eta emaitza garaipena izan zen. Norgehiagokaren lehenbiziko bi minutuak nahikoak izan ziren partida guztia baldintzatzeko. Bi minutu hauetan bertako [...]

2017-05-03T17:24:00+02:0003/05/2017|

Gol festa, titulua eta Espainiako Kopa / Goleada, título y a la Copa de España

Lauburu K.E. Mahala, Jubenilen Ohorezko Mailan 3. multzoko ligako txapeldun da, azken jardunaldian Castro Urdialesen kontra 6-0 irmo bat egin ondotik. Pasa den astean Usabalen irabazita liga eskura geratu zitzaien Juananen mutilei, baina lanak amaitzeko arazoak izaten dira beti, urduritasuna agerian geratzen baita. Larunbat arratsaldean broma gutxi eta kontzentrazio handia izan zen hasiera-hasieratik; moratuek ez zutela aukera galtzen utziko sumatzen zen. Eta horrela izan zen, hasierako nagusitasunak urte ona gol [...]

2017-05-01T08:48:03+02:0001/05/2017|

Gaurkoa egun handia izan daiteke Laubururentzat / Hoy puede ser un gran día para el Lauburu K.E.

B mailako taldea Logroñora joango da eta Jubenilen Ohorezko Maila ligako txapeldun izan daiteke gaur arratsaldean Belabietan. Pasa den larunbatean derbian C.D. Debabarrenaren aurka izandako garaipenaren ostean, talde ibartarra Errioxara joango da permanentzia jada patrikan sartuta duelarik. Aurkaria Logroñoko C.D. Graccurris F.S. taldea izango da, jaitsiera saihesteko ahaleginetan dabilena. Errioxarrak galtzen badute eta Santurtzik irabazi, automatikoki hirugarren mailako taldea izatea pasako da. Moratuek denboraldi zail baten ostean, lesioek eraginda gehienbat, [...]

2017-04-29T08:46:48+02:0029/04/2017|

Belabietak berriro amets egin nahi duelako / Porque Belabieta quiere volver a soñar

Gaur Belabietan Castro Urdiales F.S. taldeari irabaziz gero, Lauburu Ibarra Mahala Jubenilen Ohorezko Mailan txapeldun izango da eta Espainiako Jubenilen Koparako sarrera lortuko du. Neurketa gaur 18:00etan hasiko da. Pasa den astean Usabalen, taldea garaipenera eramaten paper garrantzitsua jokatu ostean, ibartar afizioak beste hitzordu saihetsezina du gaur, aurreko astean egindako lan bikain hori errematatzeko. Zaleen bultzadak berebiziko garrantzia izango du, partidaren une zailetan taldea babestua sentitu dadin. Gaurkoa bezalako neurketa [...]

2017-04-28T18:32:43+02:0028/04/2017|

Lauburu Mahalak lidergoa berreskuratu du Laskorainene kontra Usabalen / Lauburu Mahala recupera el liderato frente al Laskorain en Usabal

Beste behin egin dute piparreroak eta etxetik kanpora gailendu dira, azken jardunaldira arte guztia erabakitzeko utziz. Usabal ia-ia beteta eta bi afizioak bakoitza bere taldearen alde dena ematen; honela hasi zen Jubenilen Espainiako koparako sarreraren erdia jokoan zuen derbi atipiko bat. Atipikoa diogu, kategoria honetan Estatu osoko kluben arteko txapelketa goreneko hamar multzoetako batez ari garelako eta ez delako ohikoa, eskualde bereko bi talde izan eta beste partehartzaileekin alderatuta, halako [...]

2017-04-26T16:20:53+02:0026/04/2017|

Gipuzkoar derbia irabazita Lauburuk ziurtatu du Bigarren B mailan permanentzia (5-3) / El lauburu se adjudica el derby guipuzcoano y certifica su permanencia en Segunda B

Gipuzkoako denboraldiko azken derbia jokatu zen atzo arratsaldean Belabietan. Intentsitate handiko partida izan zen, jokoagatik eta sortutako aukerengatik bietako edozeinek irabaz zezakeen horietako bat. Ohi bezala, jokoan gauza gehiago zituen taldeak irabazi zuen; Elgoibareko taldea atzoko neurketara urgentziarik gabe etorri zen bezala, ibarrak bazekien aurrean zuen trenari ezin ziola ihes egiten utzi. Eta halaxe izan zen; moratuek zailtasunetik indartu eta permanentzia balio duen garaipen bat lortu zuten. Bi taldeak defentsa [...]

2017-04-24T18:43:04+02:0024/04/2017|

Lauburuk permanentzia ziurtatzea bilatuko du derbian / El Lauburu buscará certificar la permanencia en el derby

Ibarrak derbi liluragarria jokatuko du Elgoibarreko C.D. Debabarrenaren kontra, larunbatean 17:00etan Belabietan. Oso partida zaila izango da, aurkariak eskarmentu eta kalitate handiko jokalariak baititu, baina sari mamitsua lortu dezake bertan. Mikel Diestroren mutilak larunbateko norgehiagokan garaipena lortzen badute brontzeko kategorian beste urtebeteko permanentzia ziurtatuko dute. Debabarrena taldea taularen seigarren postuan dago 37 punturekin, bosgarrenetik bost puntura eta atzekoek jarraika dituela. Joaneko neurketan, Elgoibarren, ez ohiko 0-0ekoarekin amaitu zuten. Seguraski biak [...]

2017-04-21T16:13:32+02:0021/04/2017|

Lauburu Mahala azken jardunaldirako ligaren bila joaten ahaleginduko da / Lauburu Mahala busca llevar a la última jornada la lucha por la liga

Garrantzia handiko derbien arratsaldea izango da larunbatean Lauburu K.E. Ibarrarentzat, 17:00etan Bigarren B Nazionalak Elgoibareko C.D. Debabarrenaren aurka jokatuko du Belabietan. Jokoan, Areto Futbol Nazionaleko brontzezko kategorian beste urtebetez jarraitzeko aukera. Klubak eskaintza berezia egingo du denboraldi guztian babestu eta lagundu gaituzten bazkide guztientzat. Honela, abonatu bakoitzak lagun bat eraman ahal izango du, dohainik, partida ikustera. Eskaintza honekin, denboraldi honetan taldeak izandako zailtasun egoeratan lagundu diguten guztiei gure esker ona [...]

2017-04-21T10:04:29+02:0021/04/2017|
Go to Top