LAUGARREN POSTUAN EMANGO DIOGU ONGIETORRIA BIGARREN ITZULIARI
Larunbatean Alcorcon FS talde madrildarraren bisita jaso genuen lehen itzuliko azken jardunaldiko partidan. 3 puntuen garrantzia kontuan hartuta, gure jokalarien bajek ez zuten laguntzen neurketari nahi genuen moduan aurre egiten. Hala ere, partida serioa jokatu nahi genuen, are gehiago jakinda, galduz gero, atzetik jarraitzen gintuzten 4 taldeek sailkapenean aurre hartzeko arriskua benetakoa zela. Horrela, Marcos, Zaldua, Alvaro, Txiki eta Beñirekin hasi ginen, eta jokoaren lehen minutua heldu aurretik, Txikik markagailua estreinatu zuen ateko sake baten ostean egindako lapurreta batean (1-0). Bi minutu geroago, berdinketa iritsi zen (1-1), taldeko jokaldi on batekin. 1-1ekoa lehen zatiaren erdialdera arte mantendu zen arren, berehala [...]