Bihar Almonacid de la Sierrara (Zaragoza) joango gara Ligako hogeita bigarren jardunaldiko partida jokatzera. Pixkanaka, amaierara hurbiltzen ari gara, eta astero multzoa osatzen dugun talde gehienok gero eta gehiago jartzen dugu jokoan, batez ere, sailkapenean dagoen berdintasuna dela eta. Esate baterako, gure kasuan, aste honetan, puntuak lortzen jarraitu behar dugu aurten Play Off-ean aritzeko helburuari eusteko, baina aurkariak ere hala behar du, jaitsiera postuetan baitago (13. postuan, 21 puntu pilatuta), eta irabazteak hortik irteteko eta arnasa pixka bat hartzeko balio diezaioke.

Zentzu horretan, gure entrenatzaileak adierazi du partida oso konplexua izango dela eta gureek defentsa lan ona egin beharko dutela neurketa aurrera atera ahal izateko. Era berean, Danik kontatu digu Almonaciden pistan jokatzea zaila dela, eta horregatik, badakitela partida oso lehiatua eta borrokatua izango dela; “astean zehar landutako guztia praktikan jarri behar dugu Play Off-etarako borrokan jarraitu ahal izateko”, gehitu du gure atezainak. Gauzak horrela, Jotak jokalari guztiak deitu ditu, Eric eta Ilias lesionatuak izan ezik. Era berean, azkenaldian ohikoa den bezala, oraingoan ere Euskal Ligako Beñat izango dugu laguntzaile, bere taldeak igandean jokatzen duela aprobetxatuta.

Gauzak ondo egiten jarraitzeko eta nahi dugunaren alde borrokatzeko aukera berri bat. GOOOOAZEN!!!!