Lauburu Ibarra Mahala Inter Yesos Castaño taldearen aurka arituko da asteburu honetan 17:00etan Belabietan. COVID 19-ak eragindako hainbat positiboren ondorioz bi asteko etenaldia egin ondoren, ibartarrak erabat osatu dira eta hasia zuten bide polit horri berriro ekiteko gogoz daude.

Modu horretara, aste honetan bertan hasi dira berriz ere entrenatzen. Konfinamenduak kolpe gogorra ekarri duen arren, Arevalok azaldu du “oso ondo” entrenatu ahal izan dutela, baina, era berean, jakitun direla lehiaketako erritmoa zertxobait galdu dela.

Aurkariari dagokionez, zazpigarren postuan dago gaur egun. Azken asteetan, 15 metroko zonakako defentsa itxia eta pista osoko banakako defentsa egiten ari dira. Bestalde, erasoari dagokionez, Aitorrek azaldu duenez, “bertikaltasun handiko taldea da eta ez du ia prestakuntzarik behar aurkariaren atera iristeko”. Hala ere, asturiarren bertuteek “planteamendu desberdinak garatu eta talde bezala hazten jarraitzeko” balioko dutela gaineratu du, eta hori, azken finean, mutilek “kirol honetatik aberasten jarraitzeko” behar duten zerbait dela.

Hortaz, hainbat eszenatokiri aurre egin beharko dietela jakinda prestatu dute topaketa. Lau partida falta dira denboraldia amaitzeko eta badakite estutu egin behar dutela Espainiako Txapelketara egoera onean iristeko. Horrekin batera, larunbateko neurketa proba ona izango da euren egoera neurtzeko.

Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu partida zuzenean jarraitzeko aukera izango duzuela YouTubeko gure kanaletik (Lauburu K.E Komunikazioa). Beti bezala, zuen zain egongo gara! GOAZEN LAUBURU!!!!