Asteburu honetan, Lauburu Ibarra Mahalak Jarrilleros Peñota Dental taldearen aurka jokatuko du larunbatean zein igandean. Lehen partida, orain arte atzeratutako ligako bosgarren jardunaldiari dagokiona, Belabietan jokatuko da 16:00etan. Bigarren jardunaldiari begira, berriz, ligako 12. jardunaldiari dagokio eta bi taldeak Portugaleten lehiatuko dira 16:30ean. 

8 jardunaldi jokatu ondoren 19 puntu pilatuta, aurkaria sailkapeneko bigarren postuan kokatu da. Horrela, 5 puntuk urruntzen dituzte Aitor Arevalok zuzentzen duen taldetik. Zentzu horretan, gure entrenatzaileak esan du “denboraldi bikaina” egiten ari den talde bati aurre egin beharko diotela. Gainera, bere ustez, emaitzak eta aurkariak etxean jokatu ohi duen pista mota kontuan hartuta, “erosoago sentitzen dira kanpoan jokatzen”.

Halaber, Portugaletekoen bertuteak aztertuta, Arevalok azaldu du “erraz” atera ohi direla aurkako erasoan, “pilota atzetik ateratzen saiatuz”. “Oso printzipio definituak dira eta atzean lana dagoela erakusten dute”, dio Aitorrek.

Bi taldeek ondo ezagutzen dute elkar eta bi partidak politak, biziak eta oso lehiatuak izango dira. Jakinarazten dizuegu Belabietako norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango duzuela YouTubeko gure kanaletik (Lauburu K.E Komunikazioa). Zuen zain egongo gara!

GOAZEN LAUBURU!!!!