Bihar Bilbora joango gara denboraldiko hogeita laugarren jardunaldia jokatzera. Bertan, Otxartabe CD izango dugu zain, gaur egun 8 puntu gehiagorekin taulan gure aurretik dagoen taldea. Zentzu horretan, badakigu bizkaitarrek beti jakin izan dutela goiko postuetan mantentzen, eta baieztatu dezakegunez, aurten ere egin dute lan ona hirugarren postu hori merezi ahal izateko.
Hori kontuan hartuta, gure jokalariek ondo entrenatu dute astean zehar, eta prest daude erronka handi honi aurre egiteko. Gainera, batzea ezinbestekoa da oraindik, Zierbena eta San Juan etxean irabaztetik baitatoz. Are gehiago, nafarren kasuan, Otxartaberen aurka jokatu zuten eta 3 puntu batu zituzten 7-2ko emaitza sendoarekin.
Aipatutako guztia aintzat hartuta, jokalari guztiak deitu ditu gure entrenatzaileak, Eric eta Ilias eta Alvaro izan ezik, oraingoan lesionatuen zerrendara gehitu baita azken hau ere. Ondorioz, Euskal Ligako gure taldekide leialen laguntza beharko dugu beste behin.
Elkarrekin ospatzen jarraitzea, eta denboraldiari amaiera biribila ematea espero dugu. GOOOOAZEN!!!!