Bihar Quelera joango gara 18:30ean gabonen aurreko azken topaketari aurre egiteko. Horren ostean, norgehiagoka bakarra geratuko zaigu lehen itzulia amaitutzat emateko, eta, bigarrenari indar handiz ekin nahi diogula kontuan hartuta, buru-belarri egin behar dugu lan. Izan ere, ohikoa den bezala, gauzak gero eta zailagoak bihurtzen ari dira, eta horretan guztian, funtsezkoa da sentsazio onak. Burua ondo badago, lehiatzea eskutik etorriko da.

Zentzu horretan, azken neurketan Raulek eta Danik jasotako txartel gorriek ez dute lagundu, nahiz eta garaipenak egoera zertxobait leundu zuen. Dena dela, larunbat honetan, argi daukagu bikote honen falta nabarituko dela, eta beraz, Mikelek Euskal Ligako hainbat jokalari deitzea erabaki du, taldeari ahalegin kolektibo honetan laguntzeko.

Aurkaria arrisku postuetan dago 11 puntu pilatuta, baina urrun egongo da bere bertsiorik onena ateratzen ez saiatzetik, are gehiago etxean ondo babestuta egonda.

Helburua lortzera goazzzzzzzzz!!! Ez ahaztu taldearekin bidaiatu nahi baduzue gure sare sozialetako estekaren bidez eman ahal izango duzuela izena autobusean.

GOOOOOOAZEN!!!!!!!