BELABIETA BERRIZ ERE GALA-JANTZITA AGERTU ZEN
Harmailak lepo, zurrumurru itxaropentsua eta baloia zentimetro batzuk azkarrago mugitzen laguntzen duten giro horietakoa. Bertan, CMO Valves Lauburu Ibarra eta FS Picassentek areto-futbol onenarekin justifikatu zuten sailkapeneko goiko postuetan egotea. Mikel Diestro-ren mutilek defentsa atzeratuarekin ekin zioten neurketari, Valentziako taldearen bosteko joko etengabea —atezainaren etengabeko gehikuntzarekin— ondo neurtuz. Bigarren minutua apenas igaro zenean, area ertzeko falta batek partidaren norabidea aldatu zuen: Rafa Usínek jaurtiketa hormaren artetik doituta sartu eta 1-0ekoa sinatu zuen, Belabieta zutik jarri zuen kolpe garbia. Picassentek berehala erantzun zuen aukera argiekin, eta 6. minutuan Alonso Ocañak berdinketa jarri zuen. Bisitarien pozak denbora gutxi iraun zuen, hala ere. [...]









