Datorren denboraldian Aitor Arevalok gidatuko du Ohorezko Jubenila / Aitor Arévalo dirigirá el juvenil de honor del Lauburu la próxima temporada
2017-2018 denboraldian klubeko organigrama teknikoa osatzeari begira berri onak ditugu. Etxe hau ongi ezagutzen duen Aitor Arevalo billabonatarrak eramango du ohorezko jubenilen taldea datorren ikasturtean. Bi denboraldietan Lauburuko lehenengo taldea eraginkortasunez gidatu ostean atsedenaldi bat hartzea erabaki zuen Aitorrek. Denbora horretan, hala ere, ez da aulkietatik asko urrundu; Euskadiko Sub-16 selekzioa osatzeko ardura izan du, kategorian Espainiako txapelketan partehartze bikaina izan duelarik. Klubaren irudia maila nazionalean islatzen duen taldea gidatzeko Lauburuk egindako eskaintza onartu izanak asko pozten gaitu; datorren urteari begira, aurtengoan lortutako guztia berriro lortzean jarriko dugu begia. Helburu horietara iristeko, eskarmentu handiko entrenatzaile gazte honen aldeko apustua ziurra [...]