KOPAKO PARTIDA BIZIA BELABIETAN COLO COLOREN AURKA
Lauburu K.E Ibarra Errege Kopako hamaseirenak jolasteko atarian gelditu da zaragozarren aurka garaitu ezin ostean. Partida 1 eta 5eko markagailuarekin amaitu bazen ere, gol aukera ugari izan zituzten moreek. Espero bezala, partida bizitasun handiarekin hasi zen bi taldeen aldetik. Lehen minutuetan, biek markagailua martxan jartzeko aukera ugari sortu bazituzten ere, hura ez zen gertatu 7.minutura arte, Carlos Garcíak falta bat jaurti ondoren gola sartzen zuenean. Zaragozakoek markagailua estreinatzeak ez [...]